25 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak graduko titulazioen inguruko onlineko informazio saioak hasi ditu
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Aurkikuntza arkeologikoa Parte Zaharrean: XVI. mendeko bost treska

17 Oct.18
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Ez da lehen aldia treska handi hauek aurkitzen direnak Parte Zaharraren zoru azpian; 1998an, Bretxako zulaketa arkeologikoetan, 10 treskaz osatuko lehen taldea agertu zen

Parte Zaharreko San Lorenzo kaleko 4. zenbakian, ostegunean, hilak 11, zuloa egiten hasi, eta zeramikazko treska handi bat aurkitu zen, eta astelehen honetan bertan ikusi da ondoan beste lau zituela auzo komunitateak igogailu bat jartzeko obrak egin nahi dituenean. Aranzadi Zientzia Elkarteko Alfredo Morazak esan duenez, ateratzeko lehen fasea gaur goizean bertan egingo da.

Ez da lehen aldia treska handi hauek aurkitzen direnak Parte Zaharraren zoru azpian; 1998an, Bretxako zulaketa arkeologikoetan, 10 treskaz osatuko lehen taldea agertu zen. Jakin ahal izan zen Andaluzian eginak zirela, XVI. mendean. San Lorenzo 4ko bost treskak antzeko talde bat dira ziurrenik: zundaketen dimentsioek lau treska atzeman ditu, baina baliteke taldea handiagoa izatea, Bretxan bezala.

Donostiako hirigune historikoa, Parte Zaharra, eremu arkeologikoaren izendapena du. Horrek esan nahi du lur mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiak baimendutako proiektu arkeologiko bati atxikita egin behar direla.

Escribir comentario