27 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Ingurumena

Aurten hirugarren aldiz isuriak Mijoa errekan

Isurketa Mijoako errekan. Argazkia: Eguzki
10 Ago.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
"Arazoa araztegirik ez egotea da", berretsi du Eguzki talde ekologista

Eguzki talde ekologistak hirugarren aldiz salatu du Mijoa errekan egindako isurketa berriak. Isurketa ostiral arratsaldean gertatu zen eta 112 telefonora deitu ondoren URAko ikuskatzaile bat bertaratu zen. “Arazoa Mijoako ur beltzak garbitzeko araztegirik ez egotea da, eta Eusko Jaurlaritza da horren erantzule bakarra”, esan du Eguzkik. Maiatzean behin-behineko irtenbide bat martxan jartzeko eskatu zuten.

Mijoa erreka babestua da, eta bisoi europarra babesteko plan bereziaren barruan dago. “Industrialdean dauden lantegiek, batez ere kontserbagileek, eta Eusko Jaurlaritzak ez dute irtenbiderik ematen. Eta Aldundiak beste alde batera begiratzen du”, salatu du Eguzkik.

“Kontu hori konpontzeko, Mijoako auzoko, poligonoko eta kanpineko ur beltzak Mutrikuko portuan eraikitako araztegira eramatea aurreikusten du URAk”, azaldu dute, eta gaineratu dute kolektore hori ere ez dela “eraiki berria”.

Duela urtebete, Iñaki Arriola, Ingurumen sailburuak esan zuen Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko zuela Mijoa saneatzeko finantziazioa, %100ean. “Baina 2019an ez zuen ezen egin eta 2020ko aurrekontuetan partidarik agertzen ez denez, aurten ere ez”.

Eguzkik herritarrei eskatu die isuriren bat gertatuz gero 112ra edo taldera deitzeko 688 66 25 32 telefonora.

Escribir comentario