Inicio » Idiomas » Euskera » ‘Bai Euskarari: Zerbitzua euskaraz’ ziurtagiria eskuratu du Kutxa Fundazioak

Hizkuntza

‘Bai Euskarari: Zerbitzua euskaraz’ ziurtagiria eskuratu du Kutxa Fundazioak

"Denak, hiztunak zein ez-hiztunak, berdin artatuak izango direla bermatzen du", nabarmentzen du erakundeak

Irudia: Kutxa Fundazioa.

Kutxa Fundazioak ‘Bai Euskarari: Zerbitzua euskaraz’ ziurtagiria lortu du, erakundeak komunikatu batean zabaldu duen bezala. Honen arabera, ziurtagiriak «sare baten partaide garela nabarmentzen du. Komunitatea eraikitzen duen sarea. Euskara laneko tresna zein harremanetarako ezinbestekoa dela azpimarratzen duena. Denak, hiztunak zein ez-hiztunak, berdin artatuak izango direla bermatzen duena: gertutasuna eta konfiantza baieztatzen duen sarea».

Kutxa Fundazioak dionez, bere jardueretan «betidanik» euskara eta bere erabilpena bultzatu ohi ditu. Lehenengoz, Kutxa Ekoguneak (2017), gero Eureka! Zientzia Museoak (2020) eta orain Fundazioak berak ere bat egiten dute «euskararen aldeko ahalegin eta konpromezuarekin. Euskarak lan eta zerbitzu harremanetarako duen garrantzia azpimarratzeko balio izan du eta balioko du ziurtagiriak».

«Mila esker beraz, prozesu honetan langile eta bidelagun izan zaituztegun pertsona guztiei«, bukatzen du Kutxa Fundazioaren mezuak.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Didoe
Kutxa Fundazioa