19 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Banderaren Igoera eta Jaitsiera Udalak Konstituzio plazan daukan egoitzatik ikusteko zozketa ireki dute

Foto: Santiago Farizano
17 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Interesatuek urtarrilaren 4a arte eman dezakete izena Udalinforen bitartez (aurrez aurre edo telefonoz), edo Donostiako Udalaren web-ataria erabiliz
San Sebastian egunean, Konstituzio Plazako udal eraikinaren lehen solairuko balkoiak irekiko dira 50 donostiarrek Banderaren Igoera eta Jaitsiera bertatik ikusi ahal izateko. 25 saritu egongo dira egun bakoitzeko (bakoitzak lagun bat gonbidatu ahal izango duelarik). Sari horretarako zozketan parte hartzeko epea gaur ireki da, eta urtarrilaren 4an bukatuko da. Zozketa bera urtarrilaren 8an -astearte horren 18.00etan- Donostiako Udalbatza aretoan egingo da.
 
Interesa duten donostiarrek izena eman ahalko dute Udalinfo-n (bai bulegoetan, bai 010 telefono zenbakian) eta Donostiako Udalaren web atarian (www.donostia.eus). Baldintzak hauek dira: adinez nagusi izatea eta Donostian erroldatuta egotea. Berarekin eramango duten laguna 16 urte baino gehiago izan beharko ditu.

Bestalde, sarituek ezin izango dute Igoera eta Jaitsieraren artean aukeratu. Aldiz, zozketan ateratzen diren lehendabiziko 25 zenbakiek Banderaren Igoera ikusiko dute, eta gainerakoek Banderaren Jaitsiera.

Zozketan irabazle suertatzen direnek urtarrilaren 14an jasoko dituzte gonbidapenak. Horretarako, NAN-a eskatuko zaie.

Haur Danborrada

Beste alde batetik, 18 donostiarrek urtarrilaren 20 horretako Haur Danborrada Udalaren balkoitik ikusi ahal izango dute ere. Hemen ere, bakoitzak lagun bat eramateko eskubidea izango du, eta kasu honetan ez dago gutxieneko adinik. Baldintzak Banderaren Igoera eta Jaitsieraren izen-emateari buruz hitzegiterakoan esan ditugun berberak dira, baita zozketaren eguna eta lekua ere: urtarrilaren 8an, Udalbatza aretoan.

Escribir comentario