Basotik eta Real Sociedad Fundazioak 220 lagun bildu dituzte Aian “Desioen Basoa” landatzeko

300 pertsona inguru elkartu dira jaialdian, 6 hektareako eremuan harizti gazte baten sorrera abiatzeko

Basotik Basotik eta Real Sociedad Fundazioak 220 lagun bildu dituzte Aian “Desioen Basoa” landatzeko

Real Sociedad Fundazioak eta BSTK Basotik Fundazioak “Desioen Basoa” landaketa parte-hartzailea ospatu dute gaur Aian. Guztira 220 lagunek hartu dute parte zuhaitz-landaketan, eta 300 pertsona inguru bildu dira egitasmoaren baitan antolatutako jaialdian.

Ekimenaren helburua bikoitza izan da: herritarrei basoen zaintzan parte hartzeko aukera ematea eta, aldi berean, biodibertsitatea, lurzorua eta lurraldearen ongizatea sustatzea. Parte-hartzaile bakoitzak desio bat idatzi eta bertako haritz bana (Quercus robur) landatu du 6 hektareako eremu batean.

“Desioen Basoa” ekimenari esker, larre zahar bat baso autoktono baterantz eraldatzeko prozesua abiatu da. Helburua harizti gazte baten sorrera da, lurraren egonkortasuna indartzeko eta biodibertsitateari aukera gehiago eskaintzeko.

Ekitaldian parte hartu dute, besteak beste, Xabier Arruti Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko foru diputatuak; Ainara Muga Real Sociedad Fundazioko proiektu arduradunak; Jon Ander Ostolaza Basotik Fundazioko gerenteak; Aintzane Encinas Realeko ordezkari instituzional eta futbolari ohiak; eta Jon Ander Azpiroz Aiako alkateak.

Arrutik nabarmendu du Basotik ekimena “Gipuzkoako basoak zaintzeko sortu dela, eta horrek ingurumenaren eta biodibertsitatearen babesa ez ezik, pertsonen ongizatea eta bioekonomia iraunkorra indartzea ere badakarrela”. Mugarentzat, berriz, ekimenak lurraldearekiko konpromisoa erakusten du, eta azpimarratu du fundazioaren helburua “gipuzkoarren ongizatean eragin positiboa duten ekimenak sustatzea” dela.

Jardunaldia Aiako Ubegun industrialdean abiatu da, eta parte-hartzaileek oinez egin dute landaketa gunerainoko ibilbidea. Bertan, giro familiarrean, tailerrak, puzgarriak eta pintxoak izan dira.

Bi fundazioek jakinarazi dute elkarlanari jarraipena emango diotela, Gipuzkoan biodibertsitatea eta ingurune natural osasuntsua sustatzen jarraitzeko.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

8M
Kutxa Fundazioa