Azpiegiturak

Beraun: pantaila akustikoak jarriko dira GI-20ko kilometro pasako zatian

Lizitazioa fasean dagoen proiektu honen arabera, soinua trabatzeko xanflak Donostiarako noranzkoan kokatuko dira

pantailaak Beraun: pantaila akustikoak jarriko dira GI-20ko kilometro pasako zatian
Pantaila akustikoak. Irudia: aislacustic.com.

Bidegi foru agentziak abian jarri du Beraun auzoko GI-20 errepideko zatian pantaila akustikoak jartzeko proiektuaren lizitazioa. Honen arabera, zarataren aurkako pantailak jarriko dira Donostiarako noranzkoan, 1,200 eta 2,222 kilometroen artean, Arramendiko zubiaren eta futbol-zelaiaren ondoko gaineko pasabidearen artean hain zuzen. Inbertsioa 1.932.842 €-koa izango da, eta zortzi hilabetetan egin beharko da obra, esan du Gipuzkoako Foru Aldundiak komunikatu batean.

Eremu horretan 3.900 pertsona inguruk 55dB baino gehiagoko zarata-maila jasaten dute gaueko ordutegian, eta pantailen instalazioak egoiliarren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du. Pantailak metalezkoak eta fonoxurgatzaileak izango dira.

Obrak dirauen bitartean, eskuineko erreia eta bazterbidea itxita egongo dira.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa