20 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Rusticae y la Universidad de Deusto firman un acuerdo de COoperación para la formación dual del grado de Turismo
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Donostiako Udala

Berdintasuneko zinegotziak onartu du milioi bat euro ematea lankidetza, sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuei laguntzeko

Duñike Agirrezabalaga.
24 Jun.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto

Donostiako Udaleko Gobernu Batzarrak bihar onartuko ditu Berdintasuneko eta Lankidetzako Zinegotziak proposatutako dirulaguntza batzuk, hainbat erakunde eta elkartek aurkeztutako sentsibilizazio, hezkuntza eta elkartasun proiektuei laguntzeko.

Berdintasuneko eta Elkartasuneko zinegotziak, Duñike Agirrezabalaga sozialistak, esan duenez, “beste behin ere, Donostiako Udalak hainbat proiektu sustatu eta diruz lagundu nahi ditu; ekimen solidarioak gauzatzeko proiektuak dira, nazioarteko lankidetza behar duten helmugetan egiten direnak.

Dirulaguntzak guztira 1.005.000 euro dira, bi lerrotan banatuta. Batetik, gizartea eraldatzeko sentsibilizazioa eta hezkuntza, eta, bestetik, garapenerako lankidetza.

Lehen lerroko dirulaguntzak −301.606 euro− Alboan Fundazioa, Mugarik gabeko Ekonomistak, Medicus Mundi, Haurralde Fundazioa, Mugarik Gabe, Saretuz, Emaus Fundazioa, Mundubat, Mugen Gainetik, Sodepaz eta antzeko erakundeek aurkeztutako proiektuetarako dira. Erakunde horiek hainbat proiektu garatu nahi dituzte gure hirian, herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzeko gure ohiturek, azturek kontsumoek eta, oro har, bizimoduak beste toki batzuetan sortzen dituzten ondorioez eta beste komunitate batzuengan duten eraginez.

Hona Udalaren laguntzaren xede diren proiektuetako batzuk: kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko programak, elikadura-burujabetza elkarte gastronomikoetan, emakumeenganako indarkeriarik gabeko bizitza bati buruzko programak eta bazterketari, mugei eta militarizazioari buruzko kontzientziazioa.

Bigarren lerroko dirulaguntzak −703.748 euro−, erakunde hauek aurkeztutako proiektuetarako dira: Calcuta Ondoan, Mundubat, Mugen Gainetik, Mugarik Gababe, Alboan Fundazioa, Medicus Mundi, Nazioarteko Bake Brigadak, Euskadi-Bakea eta Elkartasuna Fundazioa, Bakerako Lankidetza Batzarra, TAU Fundazioa, Sodepaz, Prosalus eta Haurralde Fundazioa.

Hona proiektuetako batzuk: genero-berdintasunerako programak, El Salvadorren eta Indiaren hegoaldean; emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko programak, Bangaloren; berdintasuna eta ahalduntzea Palestinako lurralde okupatuetan eta Nikaragua, Kolonbia, Bolivia nahiz Peruko alde batzuetan. Proiektu horietan, erasandako guneetan lan egiten da, garapen komunitario nahiz pertsonalei laguntzeko baliabideak eta prestakuntza emanez, gero eta autonomia handiagoa izan dezaten, eta emakumeen papera bultzatuz, aukera berdintasuna bermatzen duen ikuspegi batetik.

Escribir comentario