28 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Osasun krisia

Bertan behera geratu da Behobia-Donostia 2020

Behobia-Donostia. Argazkia: Santiago Farizano
31 Ago.20
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
"Oraintxe bertan pandemiaren azken bilakaerak aldagai gehiegi ditu aurre egiteko", aitortu du Fortuna CDak

“Erakundeekin izandako kontsulten ostean, Fortuna Kirol Klubak deitoratu egiten du Behobia-Donostia 2020 lasterketa azkenean ez dela egingo jakinarazi behar izatea”, adierazi du erakundeak ohar baten bidez.

“Hilabete zailak izan dira, baina baita esfortzu, irudimen, analisi, ikasketa eta ilusio handikoak ere, eta unean uneko egoerara egokitutako karrera plan batean lan egin dugu. Hala ere, pandemiaren azken bilakaerak aldagai gehiegi ditu aurre egiteko”.

Klubak “Behobia osatzen duten pertsona guztien” segurtasuna jarriko du aurretik, zalantzarik gabe: parte-hartzaileak, boluntarioak, osasun-langileak eta festa bihurtzen duen publikoa. “Pertsona horientzat guztientzat ingurune guztiz segurua bermatzea gure irismenetik kanpo geratzen da une hau”.

Fortuna CDak honako aukera hauek eskaintzen dizkie izena eman duten pertsonei (gainera, formulario bat bidaliko die emailez, datozen egunetan):

– 2021eko (azaroaren 14a) edo 2022ko (azaroaren 13a) edizioetarako izen-ematea gordetzea.

-Inskripzioaren zenbateko gehienez 18 hilabete itzultzeko eskatzea (kudeaketa-gastuengatik 6 euro kenduta).

-Fortuna DKri inskripzioa osorik edo zati batean dohaintzan ematea.

Izen-ematea hurrengo edizio baterako gordetzea erabakitzen dutenek mezu elektroniko bat jasoko dute datozen egunetan, edizio honetako Behobia Birtualerako 10 euroko deskontu kupoiarekin.

Hiru aukera horietako bat aukeratu dela jakinarazteko epea irailaren 30ean amaituko da. Formularioaren erantzunik jaso ezean, inskripzioa automatikoki gordeko dugu 2021eko ediziorako.

“Pandemiak (eta horrek errepidean izan duen oihartzunak) bere ehun urteko historian CD. Fortunaren unerik zailena eragin du, baita bere jarraipena zalantzan jarri ere. Gure asmoa da Behobia-Donostia lasterketaren motorra zaretenoi ahalik eta kalterik txikiena eragitea. Orain zuen babesa funtsezkoa izango da”.

Escribir comentario