Inicio » Idiomas » Euskera » Bexen Medical enpresak 200.000 musuko eman dizkio dohaintzan Gipuzkoako Gurutze Gorriari

Osasun krisia

Bexen Medical enpresak 200.000 musuko eman dizkio dohaintzan Gipuzkoako Gurutze Gorriari

Bexen Medical enpresak, nazio mailan dagoen musuko fabrikatzaile handienak, 200.000 musuko entregatu dizkio Gipuzkoako Gurutze Gorriari, azken hauen Donostiako egoitza

Bexen Medical enpresaren barrukaldea. Argazkia: Gobernuaren ordezkaritza

Bexen Medical enpresak, nazio mailan dagoen musuko fabrikatzaile handienak, 200.000 musuko entregatu dizkio Gipuzkoako Gurutze Gorriari, azken hauen Donostiako egoitza berrian ospatu den ekitaldi batean. Ekitaldi sinbolikora hurbildu dira; Sonia Archeli, Gipuzkoako Gurutze Gorriaren presidenta; Asensio Sarasua, Andoaingo Gurutze Gorriaren presidenteordea eta Bexen Medical enpresako Lucía Garay eta Susana Otegui.

Gaur egun, musukoa beharrezko materiala da Coronavirusaren hedapena geldiarazteko.

Jakinik  zer suposatu dezakeen ekonomikoki zailtasunak dituen familia batentzat, Bexen Medical enpresak bere aletxoa jarri nahi izan du, Hernanin produzitzen dituzten maskarak dohaintzan emanez. Nazio mailan dagoen musuko fabrikatzaile handiena da Bexen Medical eta hilean 20 milioi musuko ekoizteko gaitasuna daukate.

 

 

 

 


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

IV Campeonato de pintxos
Didoe
Kutxa Fundazioa