Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu Juan Ignacio Pérez Iglesiasek “Bi ilunabarren eguna” erakusketa inauguratu du gaur goizean Zarauzko Ama Lur plazan. Ekimen honek abuztuaren 12an Euskadin ikusgai izango den eguzki-eklipse osoa du ardatz.
Erakusketa ilustrazio zientifikoek osatzen dute, eta fenomeno astronomikoa modu didaktiko eta erakargarrian publiko guztiei hurbiltzea du helburu.
Inaugurazioan izan dira, halaber, Jesús Arana Gómez, Zarauzko alkate jardunekoa; Ana Belén Juaristi, ZarautzOn elkarteko presidentea; eta Virginia García, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia taldeko kidea.
13 udalerritan barrena
Erakusketa programa ibiltari baten parte da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat lekutan izango da ikusgai. Guztira 13 udalerritako plaza, parke eta kultur guneetara iritsiko da, Zarautzen hasi eta ondoren Beasain, Zalla, Donostia, Bergara, Durangaldea, Bilbo, Barakaldo, Gasteiz, Añana, Gaubea, Bastida, Lapuebla de Labarca eta Guardian barrena.
Jarduera osagarriak
Programa jarduera osagarriekin osatuko da: dibulgazio-hitzaldiak, tailerrak, bisita gidatuak, behaketa astronomikoak eta ipuin-kontalari saioak, besteak beste.
Informazio guztia eklipsea.euskadi.eus webgunean dago eskuragarri, baita eklipsea behatzeko aholkuak eta bestelako baliabideak ere.
Ekimenaren helburua da jakin-min zientifikoa sustatzea eta abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoa hobeto ulertzeko tresnak eskaintzea.



Deja un comentario