sábado 24 de agosto de 2019
FacebookTwitterInstagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SURF . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA / DERECHO FAMILIAR
RODAJE DE WOODY ALLEN / ASTE NAGUSIA 2019 / QUINCENA MUSICAL
Logo
Blogs: Sanset
Verano casi muerto
Blog Familia Rodante de Gipuzkoa a Eslovenia en autocaravana
Días XVII-XVIII-XIX. Austria, tras una bajada abrupta por la montaña
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto Business School entrega el Premio Sebastián Iruretagoyena al mejor trabajo de fin de grado en ADE

La Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales-Deusto Business School en el campus de San Sebastián de la Universidad de Deusto ha entregado hoy el «Premio Sebastián Iruretagoyena al mejor trabajo fin de grado en ADE 2018-2019» al trabajo «CamSentinel» elaborado por Beñat Galdós, y el «Premio Sebastián Iruretagoyena al mejor análisis económico financiero del trabajo […]

## Lo + visto
DE LA SEMANA
## Instagram
17 Jul.19
Donostia Zinemaldia

Bong Joon Ho, Ken Loach, Nakache eta Toledano, Oliver Laxe eta Wang Xiaoshuai zinemagileen azken lanak izango dira Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko lehian

Orquesta Sinfónica de Euskadi. Foto: Quincena Musical
En el Kursaal

«La Orquesta de la Quincena» propone música vasca y la siniestra ópera de Bartok

La OSE comenzará el sábado con una obra de Sorozabal junto a la Coral Andra Mari, seguirá con Ravel y terminará con 'El castillo de Barba Azul'
 
## Buscar en Donostitik
22 Ago.19
Marlaska en Hondarribia. Fotos: Santiago Farizano
El ministro del Interior en funciones visita Donostia, Behobia y Hondarribia para comprobar la coordinación del operativo de seguridad
## Euskaraz
Berri guztiak ikusi
23 Ago.19

Zabaltegi-Tabakalerak, Zinemaldiko sail irekienak, 19 lan hartuko ditu bere lehiaketan; besteak beste, Bertrand Bonello, Mati Diop, Takashi Miike eta Diao Yinan zinemagileek ekarriko dituzte beren lanak. Lau estreinaldi hartuko ditu sailak eta, gainera, aurrez Berlin, Cannes eta Locarnoko lehiaketetan aurkeztutako hainbat lan hautatu dira. Guztira, hamahiru film luze, film ertain bat, lau film labur (horietako […]

## Otras secciones
## Entrevistas
## Especiales
## Reportajes
VER TODOS LOS REPORTAJES
21 Ago.19
La salida de la A63 Hendaya-Biriatou (S1) sentido Baiona permanece cerrada.
La Diputación de Gipuzkoa toma esta medida que se une a otras anunciadas por los Ayuntamientos de Donostia, Irun y Hondarribia, así como a las medidas de la Ertzaintza
## Galerías de fotos
## Vídeos
 
## Fotos históricas de Kutxateka
Todas las fotos
21 Jun.19

Rodaje del film ‘Pierna creciente, falda menguante‘ de Javier Aguirre en la terraza de Ayuntamiento de Donostia con Sara Montiel de protagonista. Foto: Paco Marí (Kutxa Fundazioa lleva más de 40 años conservando y difundiendo sus fondos, lo que supone para Gipuzkoa contar con uno de los mejores archivos fotográficos de Europa, el de Kutxateka).

 
19 Ago.19
Desalojo en Moraza 1. Fotos: Santiago Farizano
En los últimos meses se han generado situaciones conflictivas denunciadas por los vecinos y el Ayuntamiento estaba a la espera de la orden
## Blogs
Jon Pagola // Sol, medusas y otras músicas
Verano casi muerto

No es que haya sido un verano muerto, como cantaban Los Bichos. Pero casi casi. Menos mal que septiembre está al caer y que van a pasar por aquí Mystic Braves, Motorpsycho, Miami Deutsch, y ya en Pamplona Pim Pam Ville y Beltza Weekend… Ir al blog

En las entrañas de Madame Butterfly

DonostiTik charla con la diseñadora de vestuario de este montaje, Mónica Teijeiro, en los momentos previos a la puesta en escena. Hoy y el jueves la Quincena Musical celebra su 80 aniversario con una de las óperas favoritas del público. Ir al blog

Gabriela Oyarzabal // Derecho de familia
El precio del deseo de tener familia

Todos recordamos aquellas estupefactas caras de una multitud de padres blandiendo sus DNIs ante la puerta cerrada del Consulado de España en Kiev, “exigiendo” la inscripción de sus hijos traídos al mundo mediante un vientre de alquiler en una clínica ucraniana y alegando como razones urgentes para hacerlo el fin de un permiso laboral concedido por su empleador u otras de tipo médico que necesitaban el regreso de los bebés a nuestro país. Ir al blog

Aitor Ventureira // Cultura tradicional
Domaika, preciosa morada de Tartalo

Imaginemos un bucólico valle de mil y un tonos de ocres en el otoño, cuando las nieves comienzan a susurrarnos, quedamente, que se aproxima el invierno. Ir al blog

18 Ago.19
Ensayo de ‘Antígona’ en el Kursaal. Fotos: Santiago Farizano
La zumaiarra sube al escenario del Kursaal junto a 22 bailarines en una representación actual e hipnótica de la obra de Sófocles
'Beanpole', 'Amazing Grace' eta 'Les Misérables' filmak, Perlak sailaren lehen aurrerapenean

Parasite, Bong Joon Hori Cannesko Urrezko Palmorria eman dion film luzea, da Perlak saileko lehen aurrerapenean nagusi, eta horrekin batera izango dira Frantziako zinema-jaialdiko Sail Ofizialean eta Un Certain Regard sailean lehiatu diren beste titulu batzuk eta Berlineko zinema-jaialdiaren azken edizioan izan diren bi film. Zortzi ekoizpen horiek arituko dira ikusleek erabakitzen duten Donostia Hiria Publikoaren Sariagatik lehian.

Bong Joon Hok (Daegu, Hego Korea, 1969) Barking Dogs Never Bite (2000) filmarekin Donostiako Sail Ofizialean egin zuen nazioarteko debuta, eta, Memories of Murder filmarekin itzuli zen (Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eta Zuzendari Berriak Saria, 2003). Mother (Perlak, 2009) eta Snowpiercer (2013) lanen egilea Asiako zinemaren egungo figura nagusietako bat da, eta Parasite filmarekin Urrezko Palmorria lortu du, familia aberats eta pobre banaren topaketa harrigarriaren bitartez erradiografia soziala eginez.

Les Misérables, Ladj Lyren (1978) lehen film luzeak Canneseko Epaimahaiaren saria ex aequo lortu zuen Bacurau lanarekin batera. Malin jaiotako zuzendari frantziarrak Victor Hugoren literaturako klasikoaren izenburua erabili du Parisko aldirietako bizimodu gatazkatsuari buruzko istorio garaikide bat kontatzeko.

Ukitu sozial nabarmena dauka baita ere Sorry We Missed You filmak, I, Daniel Blake obrarekin (2016) Donostia Zinemaldiko Publikoaren saria irabazi zuen Ken Loachen (Nuneaton, Erresuma Batua, 1936) lan berriak, alegia. Mende erdiko ibilbidea eta hogeita hamar lan baino gehiago egin ondoren, maisu britainiarra Cannesen lehiatu zen berriz lan-prekaritatearen tranpei aurre egiten dien familia baten erretratu garaikide honekin.

Olivier Nakache (Suresnes, Frantzia, 1973) eta Éric Toledano (Paris, 1971) Donostiako ohiko parte-hartzaileak dira. Intouchables (Untouchable, 2011) filmaren munduko estreinaldiarekin eta Samba (2014) lanarekin bi edizio itxi dituzte, eta Le sens de la fête / C’est la vie! (2017) filmarekin lehian aritu dira. Aurtengo Canneseko jaialdia lehiaketaz kanpo itxi zuen Hors Normes / The Specials lanean, Frantziako tandem honek autismoa duten haurren elkarte bat sortuko duten bi lagunen (Vincent Cassel eta Reda Kateb) gorabeherak kontatzen ditu.

Bestalde, Oliver Laxe (1982) Parisen jaiotako zinemagile galiziarrak O que arde / Fire Will Come aurkeztuko du. Sute bat eragiteagatik espetxe-zigorra bete ondoren, herrixka galdu batera amarekin, txakurrarekin eta hiru behirekin bizitzera itzuliko den gizona du protagonista. Film honekin, Todos vós sodes capitáns (2010) eta Mimosas (2016) lanen egileak Un Certain Regard Epaimahaiaren Saria jaso du, baita soinu-sorkuntza onenaren saria ere.

Canneseko sail horretan ere zuzendari onenaren saria jaso du Kantemir Balagov (Naltxik, Errusia, 1991) gazteak. Tesnota / Closeness opera primarekin (Zabaltegi-Tabakalera, 2017) ikusleak harritu ondoren, Beanpole bigarren filma II. Mundu Gerraren amaieran kokatu du, Leningrad suntsituan beren bizitzak berregiten saiatuko diren bi emakumeren istorioa kontatzeko.

Gainera, Wang Xiaoshuai zuzendari txinatarrak (Shanghai, 1966), Shi qi sui de dan che / Beijing Bicycle (Perlak, 2001) eta 11 Flowers (Sail Ofiziala, 2011) lanen egileak, Di jiu tian chang / So Long, My Son ekarriko digu. Istorio honetan, bi bikotek 1980ko hamarkadako Txinan izandako aldaketa sozialei eta ekonomikoei aurre egin beharko diete. Yong Mei eta Wang Jingchun protagonistek, hurrenez hurren, emakumezko eta gizonezko aktore onenen Zilarrezko Hartza eskuratu zuten Berlinalen.

Berlineko zinema-jaialdian, lehiaketaz kanpo, Amazing Grace ere egon zen ikusgai, 1972an Aretha Franklinek Los Ángelesko eliza baptista batean bere diskorik salduena grabatzeko eman zituen gospel kontzertuei buruzko filma. Sydney Pollack zinemagileak emanaldia filmatu zuen, eta, 47 urte ondoren, Alan Elliott-ek (1964) irudiok erabiliz dokumental bat sortu du, besteak beste, Spike Leek koproduzitu duena.

Hurrengo asteetan, Donostia Zinemaldiak Perlak sailean parte hartuko duten gainerako izenburuen berri emango du. Espainian estreinatu ez diren eta kritikak txalotu dituen eta/edo beste nazioarteko zinema-jaialdi batzuetan sariak jaso dituzten urteko film luze gailenen aukeraketa bat proiektatzen du sail honek. Lan guztiak Donostia Hiria Publikoaren Sarietarako hautagai izango dira: film onenarena (50.000 eurokoa) eta Europako film onenarena (20.000 eurokoa).


Archivado en:
Escribir comentario

Resuelva la operación *