08 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

CodeSyntax eta Deusto Business Schoolen arteko lankidetza euskarari lotutako ekimen digitalen inguruan

04 Feb.21
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzeko ikasle talde bat ekintzailetza digitaleko ekimenen bideragarritasun azterketa lantzen ari da Codesyntaxekin

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitza egiten ari den Deusto Business Schooleko ikasle talde batek (Asier Azpeitia, Julia Galarraga, Ihintza Iturri, Ane Larrea eta Ioritz Zalacain) Gradu Amaierako Lana CodeSyntaxekin lankidetzan garatu du. Deusto Business School eta Codesyntax-en arteko lankidetzak euskararen munduari lotutako ekintzailetza digitaleko ekimenek duten bideragarritasuna aztertzea du helburu.

CodeSyntax enpresa 2000. urtean sortu zen, interneten lan egin nahi zuten bost lagunen ekimenez. Gaur egun, langile kopurua hiru aldiz handiagoa da, gehienak bazkideak, eta era guztietako proiektuak garatzen ditu, betiere ondorengo oinarriak jarraituz: software librea, erabilgarritasuna, eleaniztasuna eta posizionamendua. CodesSyntax enpresak euskarazko proiektu digital ezagun asko garatu ditu, horien artean, Egunean Behin, Mendiak, Pantailak, ERP…, eta ekarpen garrantzitsua egin die, halaber, tokiko hedabideentzako plataforma digitalei: Tokikom, Kronika, Ataria, Baleike, Uztarria, Zarauzko Hitza, Erran…

“Ikasleari negozio proiektu berrien errealitatera hurbiltzea ahalbidetzen du, beren proiektuei balio erantsia emanez. Deusto Business Schoolek urtero Graduko Amaierako Proiektu ugari eskaintzen dizkie ikasleei mota desberdinetako enpresa eta erakundeekin lankidetzan. Merkatu azterketak, komunikazio eta marketin planak edo sektore berrien analisi estrategikoa dira gehien eskatzen diguten proiektu mota batzuk. Era berean, urtero lankidetzan aritzen gara ETEekin, autonomoekin edo enpresa berriekin, azken finean, enpresen edo negozio planen berri jakin behar ez duten ekimenen sustatzaile eta ekintzaileen sustatzaileekin, eta han ikasleek balio handia ematen diete “- azaltzen du Donostiako campuseko Deusto Business Schooleko Gradu Amaierako Proiektuen koordinatzailea, Cristina Iturrioz.

“Ikasleen gehitutako ikuspegia eta egindako analisiek asko aberastu dute gure proiektuen negozio eredua eta planifikazioa aurrera begira. Gure iritziz oso modu profesionalean jokatu dute DBS-ko gazteek eta balioko ekarpenak egin dizkigute.” gehitu du CodeSyntaxeko arduraduna den Josu Azpillagak

CodeSyntax eta Deusto Business School lankidetzan ari dira enpresarako interesgarriak diren ekimenetan Gradu Amaierako Proiektuak egiten, hala nola CodeSyntaxentzako sektore berrien prospektiba azterketan. Enpresak praktikak ere eskaintzen dizkie Deusto Business Schooleko ikasleei, ikasleen esperientzia profesionalari laguntzeko eta beren erakundean txertatzeko talentua identifikatzeko. Lankidetza ibilbide horren ondorioz, ikasturte honetan, bereziki, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Graduko Bikoitzeko Deusto Business Schooleko 5 ikaslek CodeSyntaxen eskutik zenbait ekimen digital aztertu dituzte.

Lankidetza mota honi esker, ikasleek informazio eta komunikazio teknologietan sakontzen dute, teknologia ez ezik, bere aplikazioak eta potentziala, abantailak, aukerak eta negozioaren balizko balioa aztertuz, baita erakundeetan duen eragina eta negozio eraldaketa ere.

Escribir comentario