22 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Xabier Riezu ya es el nuevo vicerrector del campus de San Sebastián de Deusto
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA

COEGI eta Gipuzkoako erizainak izango dira azaroan egingo den Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia

COEGI
Argazkia: Belen Mendez de Vigo eta Pilar Lekuona.
05 Oct.20
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
"Ohore handia da Gipuzkoako erizainak eta COEGI Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia izatea, Bankuaren lana aitortu eta babesten baitugu", esan du Pilar Lekuona Elkargoko presidenteak

Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofiziala (COEGI) –Gipuzkoan lanean ari diren 5.000tik gora erizainen ordezkaritzan– izango da Gipuzkoako Elikagaien Bankuak azaroan egingo duen elikagai bilketa handiaren irudia. Gainera, Elkargoak lankidetzan jardungo du, besteak beste, kanpainan eta Elikagaien Bankuan higiene, segurtasun eta babes neurriak teknikoki gainbegiratuz, gaur goizean COEGIren Donostiako egoitzan egin den aurkezpenean adierazi bezalaxe.

Pandemiak finkatutako segurtasun arauei jarraiki eta jende metaketak saiheste aldera, aurten ez da elikagaien banaketa fisikoki egingo. Aitzitik, Belen Mendez de Vigo presidenteak adierazi duenez, “Elikagaien Bankua eta bere boluntarioak dendetan egongo dira, nahiz eta aurreko urteetan baino gutxiago izan“.

“Aurtengo elikagai bilketa handia desberdina izango da, baina inoiz baino beharrezkoagoa”, azpimarratu du Mendez de Vigok. Aurreratu duenez, “txartel batzuen bidez, elikagaietarako bonu gisa” egingo da. Halaber, pandemian zehar herritarrek Elikagaien Bankuari emandako erantzuna “ezin hobea” izan dela azpimarratu du. “Azaroko bilketa handian ere halaxe izatea espero dugu, ziur baikaude modu berean jokatuko dutela“, nabarmendu du. Bide batez, bilketa handian parte hartzeko eta laguntzeko deia egin die herritarrei.

Bestalde, Pilar Lekuona COEGIko presidenteak gogorarazi du 2020. urtea Erizainen eta Emaginen Nazioarteko Urtea dela, “eta pozik gaude gure lanbideari aitorpen hori egin diotelako. Ohore bat da COEGIren eta lanbidearen irudia izatea Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren bilketa handiaren irudia”, aipatu du, eskerrak emanez. Era berean, azpimarratu du Elikagaien Bankuak “izugarrizko” lana egiten duela, eta gaineratu: “Aitortzen dugu lan hori, eta beharrezkoa den guztian lagunduko dugu”.

Gaur goizeko irudiaren aurkezpen ekitaldian izan dira Belen Mendez de Vigo eta Pilar Lekuonarekin batera, Carlos Martinez Bankuko presidenteordea eta Jesus Flamarique Gipuzkoako Elikagaien Bankuko kanpainen koordinatzailea.

Escribir comentario