04 de diciembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Lo que entiende un bebé cuando le hablas
Immunizazioaren Munduko Astea 2020

COEGIk gogorazi du lehentasunezko txertoak osasun-zentroetan ematen jarraitzen dutela

Campaña de Coegi en favor de la vacunación. Foto: Coegi
24 Abr.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Funtsezkoak dira haur-egutegian 15 hilabetera artekoak, haurdunei eta arrisku handia duten pertsonei zuzendutakoak eta epidemia-agerraldiei buruzkoak

«Txertoak guztiontzat funtzionatzen dute» da apirilaren 30era arte ospatuko den Inmunizazioaren Mundu Astearen leloa. Horren leloak txertoek herritarren osasuna babesteko duten garrantzi handia azpimarratzen du. Gipuzkoako Erizainen Elkargo Ofizialeko (COEGI) txertaketa-batzordeak gogorazi du garrantzitsua dela txertaketa-gomendial betetzea, «txertoak bizia salbatzen dituzte, orain inoiz baino gehiago egiaztazen ari garen bezala». 

Pandemia-aldiko lehentasunezko txertoak haurren egutegiko txertoak dira, 15 hilabete bete arte. «Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du gaixotasun batzuen agerraldiak areagotu daitezkeela adin talde horretan txertoen estaldura murrizten bada», azaldu du COEGIk. 

Gainera, talde horri gehitu behar zaio haurdun dagoen emakumearen txertoa, batez ete kukutxeztularen aurkakoa, jaioberria, arrisku handia duten pertsonak edo epidemia-agerraldietan edo kasu bateko kontaktuetan txertatutakoa babesteko. Gainerako txertoak, bai haurren bai helduen txertaketa-egutegikoak, jarduera normala berreskuratu arte atzeratu daitezke. 

Rosa Sanchok, Batzordeko koordinatzaileak, pandemiaren ondorioei aurre egiteko baliabide asko bideratzearen garrantzia gogorarazi zuen, » baina, horrez gain, ezin dugu ahaztu gaixotasun larria eragiten duten beste infekzio batzuk daudela oraindik ere, eta txertoak eraginkorrak eta seguruak direla». 

Azaldu zuenez, «osasun-zentroek txerto horiek ematen jarraitzen dute, Covid-19ren arriskua saihesteko segurtasun-neurri guztiak bermatuz, eta herritarrek jakin behar dute txertoa hartzera joan daitezkeela». «Une honetan Covid-19ren aurkako txertoa izango bagenu, sufrimendu handia aurreztu genezake. Testuinguru horretan, txertoekiko mesfidantza duten biztanleek epidemia zer den baloratu beharko lukete, eta, horren aurrean, ez dago horiek prebenitzeko tresnarik, gure agunerko bizitza arruntari eragin gabe», azpimarratu zuen Sanchok. 

Gipuzko Erizainen Elkargo Ofizialaren txertaketa Batzordearen arabera, Gipuzkoako erizain guztien lan bikaina azpimarratu dute, «egunero erakusten baitute beren profesionaltasun handia. Osasun-zentro guztietan egiten den txertaketaren erreferente dira», ondorioztatu du Rosa Sanchok. 

Escribir comentario