23 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
La respuesta del sector turístico a la crisis, eje central de la X Jornada San Francisco Javier
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

COEGIk txertoa hartzera animatu ditu herritarrak, eta gogorarazi du horren baitan dagoela pandemiaren kontrola

28 Dic.20
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
"Atzo pandemiaren aro berri batean sartu ginen, eta baliteke horixe izatea gaixotasunaren kontrolera hurbilduko gaituena", nabarmendu dute Gipuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko (COEGI) Txertaketa Batzordetik

Giuzkoako Erizaintza Elkargo Ofizialeko (COEGI) Txertaketa Batzordeak Gipuzkoako herritarrei jakinarazi nahi die zer-nolako segurtasunez hartu behar den COVID-19aren aurkako txertoa, eta gogorarazi nahi du atzo txertaketa hasi izanak “pandemiaren aro berri batean” sartu gaituela, eta balitekeela horixe izatea “gaixotasunaren kontrolera hurbilduko gaituena”.

Horrekin lotuta hauxe adierazi du Rosa Sancho COEGIko Txertaketa Batzordeko arduradunak: “Ezagutzen ditugu txerto horrekin egin diren azterketen emaitzak, eta txertaketa egutegiko beste txerto batzuekin egin direnen antzekoak dira, bai haurrenak, bai helduenak. Jakin badakigu eraginkortasuna oso handia dela, eta jakinarazitako kontrako efektu gehienak arinak eta beste txerto batzuek dituztenen antzekoak direla”, nabarmendu du.

Eta honako hau gaineratu du: “Txerto honek gaixotasunetik babesten gaitu, baina ez dago infekzioa transmititzea saihesten duen ebidentziarik”; beraz, ‒nahiz eta txertoa jarri‒ “oraingo prebentzio neurriei eutsi beharko diegu: maskara, distantzia soziala eta eskuak garbitzea… bai, behintzat, gaixotasuna kontrolpean eduki artean”.

COEGIko Txertaketa Batzordetik azpimarratu dutenez, “herritar gehienek txertoa jar dezaten lortzen ez badugu, denbora gehiago beharko dugu pandemia kontrolatzeko. Horregatik, herritar guztiek txerto honetan konfiantza izatea nahi dugu, horren baitan egongo baita pandemiaren aurretik genuen bizitzara itzultzeko aukera edukitzea”, nabarmendu dute.

Era berean, gogorarazi dute erizainek esperientzia handia dutela txertaketa programen garapenean; “beraz, badakigu gaixotasunak kontrolatzeko funtsezko tresna direla. Gaixotasun transmitigarri asko kontrolatzea lortu dugun bezala, baita horietako batzuk desagerraraztea ere, orain, COVID-19aren aurkako txertoari esker, pandemiaren amaierarantz aurrera egin ahal izateko moduan gaude”, azpimarratu dute.

Txertaketa taldeak, Euskadin
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), honako hauek osatuko dituzte txertaketa honetarako berariazko txertaketa taldeak: txerto hori jartzeko entrenatutako bi erizainek eta laguntza lanetarako erizaintzako laguntzaile batek.

COEGItik argitu dutenez, erizainek esperientzia handia izan arren txertaketan, txerto honen ezaugarriak direla-eta, prestakuntza gehigarria behar izan dute; izan ere, normalean erabiltzen diren txertoek ez bezala, oraingo honek dosi anitz ditu, eta serum fisiologikoaren bolumen espezifiko bat erabiliz diluitu behar da.

“Gainera, desizoztu eta disolbatzen denetik oso denbora gutxian galtzen du txertoak baliagarritasuna; beraz, plangintza zehatza egin behar da, txertoa gal ez dadin. Desizoztutako txertoa +2ºC eta +8ºC arteko tenperaturan gorde daiteke, soil-soilik 5 egunez. Eta serumarekin diluitutako txertoa hurrengo 6 orduetan erabili behar da”, azaldu dute Txertaketa Batzordekoek.

Rosa Sanchok, amaitzeko, bere lankideei hitz egin die, eta azpimarratu du erizainek osasunerako hezitzaileak izan behar dutela txertaketaren esparruan, eta, horrenbestez, “adibide eta eredu” izan behar dutela. Horrekin lotuta, adierazi du erizainaren berariazko argibideek neurri handian izango dutela eragina pazienteek hartzen duten erabakian, eta, horrenbestez, “konbentzimenduz gomendatu behar dugu txertatzea. Erabat iritsi gaitezke herritarrengana, eta hori baliatu behar dugu txertoaren aldeko jarrera bat lortzeko”.

Escribir comentario