20 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Dbus-ek aldaketak ezarriko ditu hiru lineen ordutegi eta ibilbideetan (26, 35 eta 45)

Irudia: Santiago Farizano.
25 Mar.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Apirilean gertatuko dira. Konpainiaren arabera, erabiltzaileen mesederako izango dira, egungo eta etorkizuneko eskariak aztertu eta gero

Hurrengo apirilaren 1etik aurrera, astelehena, Dbusek 26-Amara-Martutene, 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak eta 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete lineetan aldaketak sartuko ditu, bai ordutegietan baita ibilbideetan ere. Konpainiaren arabera, erabiltzaileen mesederako izango dira, egungo eta etorkizuneko eskariak aztertu eta gero.

Hauxe da laburpena:

1) 26-Amara-Martutene linea: lanegunetan, maiztasuna 12 minutukoa izango da, egungo 15 minutukoa izan beharrean. Beraz, hauek izango dira maiztasun berriak: lanegunak, 12 minutuan behin; larunbatak, 15; eta igandeak, 20.

Dbus-ek dionez, “linearen maiztasuna hobetuta, erantzun ahal izango zaie lineak egun duen eskari gero eta handiagoari”. Baita Txomin Eneako urbanizazioari lotuta -eta alde horretako populazioak izango duen gorakadari lotuta- aurreikusten den eskariari ere.

2) 35-Arriola-Antiguo-Aiete-Ospitaleak linea: lanegunetako maiztasuna aldatuko da; maiztasun berria 30 minutukoa izango da, eta maiztasun aldaketaz gain lineak ibilbide berria egingo du, Errotaburu eta Lorea Aieterekin, Miramonekin eta Ospitaleekin lotzeko.

Lanegunetan, beraz, lineak hainbat ibilbide edukiko ditu, eta bakoitza 30 minutuan behin emango da. Ospitaleetatik Irakasle Eskolara arteko ibilbidea komuna izango da beti; beraz, Antiguo-Aiete-Ospitaleak konexioak 30 minutuko maiztasuna edukiko du.

3) 45-Estaciones Renfe-Bus Geltokiak-Antiguo-Aiete linea: ibilbidea aldatuko da Aietetik, Andoain kalean eta Pagolan zerbitzua emateko, 19-Aiete-Bera Bera lineak egiten duen moduan. Horrela, Pagola Antiguorekin lotuta egongo da eta Erdialdearekin eta tren eta autobus geltokiekin ere bai.

Egungo ordutegiak mantenduko dira, baina Aieteko burualdeko geltoki berria Aiete 93an egongo da, eta ez Etxadin, hori kendu egingo da eta.

Informazio gehiago www.dbus.eus webgunean, eta 943 000 200 telefono zenbakian.

Escribir comentario