Dejabu konpainiaren Itzulera antzezlanak irabazi du XXVI. Donostia Antzerki Saria

2025ean Donostian euskarazko helduentzako antzerkiaren daturik onenak lortu dira, 14.423 ikuslerekin

Itzulera Dejabu © Renata Etanowski 1 scaled Dejabu konpainiaren Itzulera antzezlanak irabazi du XXVI. Donostia Antzerki Saria
© Renata Etanowski

Dejabu konpainiaren Itzulera lanak irabazi du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolatutako XXVI. Donostia Antzerki Saria. 2025ean Donostian euskaraz eta publiko helduarentzat eskainitako lan profesionalen artean onena izan da.

Sari gisa, konpainiak 12.000 euro eta Nora Pilarte Galdona margolariaren lan bat jasoko ditu. Sari banaketa martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren ondoren, antzezlan irabazlea eskainiko da.

2025eko datu historikoak

2025ean, Donostian 27 antzezlan eskaini dira publiko helduarentzat euskaraz, eta 14.423 ikusle bildu dira 57 emanaldietan (batez beste, 253 ikusle emanaldi bakoitzeko). Kerman Orbegozo zinegotziaren hitzetan, “2025ean marka guztiak hautsi ditugu”, eta euskarazko antzerkiak Donostian publiko fidela eta egonkorra duela azpimarratu du.

Epaimahaiaren balorazioa

Epaimahaiak nabarmendu du Itzulerak umorea eta irudimena uztartzen dituela, antzerkia eta zinema nahasten dituen “road movie” bisualki erakargarria osatuz. Objektu eta bideoen erabilera originala, musikaren eta abestien kalitatea eta erritmo bizia azpimarratu dituzte.

Halaber, lanak euskal sortzaileen errealitatea islatzen duela adierazi dute: konpainia baten krisia, dirulaguntzen afera eta sormenaren erronkak. Aktoreen eta zuzendaritzaren lana ere bikaina dela nabarmendu dute, eta euskaraz sortutako eta euskaraz soilik eskainitako obra izatea baloratu dute.

Síguenos en nuestro canal de WhatsApp o apúntate a nuestro newsletter para recibir las principales noticias de la semana

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa