27 de noviembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Estudiantes de Deusto practican lo aprendido en un Juzgado de Primera Instancia
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica

Deustuko Unibertsitateak graduko titulazioen inguruko onlineko informazio saioak hasi ditu

22 Oct.20
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos

Deustuko Unibertsitateak onlineko informazio saioak prestatu ditu, 2021-2022 ikasturteko ikasketen eskaintza ezagutzera emateko. Urrian, azaroan eta abenduan, unibertsitateko etorkizuneko ikasleek Deustuk eskaintzen dituen graduko ikasketak ezagutu ahal izango dituzte. Guztira, Deustuk 50 gradu, gradu bikoitz, gradu eta ibilbide dual, aipamen eta titulu propio baino gehiago eskainiko ditu 2021-2022 ikasturtean, hainbat arlotan: Enpresa, Zuzenbidea, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Hizkuntzak eta Komunikazioa, Irakaskuntza, Gizartea, Ingeniaritzak eta Osasuna.

Etorkizuneko ikasleei beren hautaketa prozesuan laguntzeko, onlineko saio monografikoak antolatu dira, koronabirusa gure bizitza akademikoan eta pertsonalean hainbesteko eragina izaten ari den ikasturte honetan, pertsonen segurtasuna eta osasuna babesteko. Unibertsitateko irakasleek eta ikasleek titulazio bakoitza xehetasunez azalduko dute, besteak beste, ikasketa planak, praktikak, lan ibilbideak eta sarrera prozesua. Jardunaldien egiturari esker, etorkizuneko unibertsitate ikasleek eta gurasoek interesatzen zaizkien saio guztietara joateko aukera izango dute (ikus egutegia).

Azken urteetan, Unibertsitateak prestakuntza dualaren aldeko apustu sendoa egin du, eta hori gero eta nabariagoa da hainbat titulaziotan. Deustuk, gaur egun, gradu dual bat eta hainbat ibilbide dual eskaintzen ditu, Ingeniaritzako graduetan, Zuzenbidea + Lan Harremanak gradu bikoitzean, eta Turismoko graduan. Azken gradu hori profesional eleaniztunentzat diseinatua da eta etengabe hazten ari den sektore bateko teknologia joera berrietara egokitua. Ingeniaritza Robotikoko graduak, Salesianos Deusto ikastetxearekin batera diseinatu denak, robotikako joera berriek ekoizpenaren automatizaziora ekarri dituzten erronkak lantzen ditu, jakinik robotikaren eragina izugarri handituko dela laguntza esparruan, etxeetan edo lanean.

Robotikarekin batera, beste joera teknologiko batzuk ere ari dira poliki-poliki sendotzen, eta hurrengo hamarkadetan gizartea eta enplegua eraldatuko dutela aurreikusten da. Horien artean daude adimen artifiziala, datuen zientzia edo 4.0 industria. Hain zuzen ere, arlo horietako profesionalen gero eta eskari handiagoari erantzuteko, Unibertsitateak gradu berriak jarri ditu oraintsu abian: Informatikako Ingeniaritza + Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua batetik, eta Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala, bestetik. Informatikako Ingeniaritza + Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala gradu bikoitza ere eskaintzen da. Gainera, Data Analyticseko titulu propio berri bat diseinatu da, hainbat ingeniaritzatako ikasleek egiteko: Industria Teknologietakoek, Industria Antolaketakoek, Mekanikakoek, eta Industria Elektronika eta Automatikakoek.

Medikuntzako gradu berria 2020-2021 ikasturtean hasi da eskaintzen, Bilbon. Horrela, Osasun Zientzien arlo berriaren garapenari bultzada eman dio Unibertsitateak. Graduak ikasketa plan berritzailea du, ABP (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologiari jarraituz. Praktikak lehen mailatik aurrera egin ahal izango dira, Unibertsitateak eta Euskal Autonomia Erkidegoko 18 ospitale, klinika eta osasun zentrok sinatu dituzten lankidetza hitzarmenei esker.

Jakintza arlo berean, Unibertsitatea 2020-2021 ikasturte honetan hasi da eskaintzen Fisioterapiako gradua, Donostiako campusean. Proiektuak 120 ikaslerentzako tokia eskaintzen du, modalitate hauetan: Fisioterapia (gaztelaniako taldea), Fisioterapia (euskarako taldea) eta Fisioterapia + Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientziak gradu bikoitza (euskarako taldea).

Escribir comentario