25 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei

Fisioterapia+Jarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientziak gradu bikoitzako ikasleak, gaur Donostiako campusean
11 Sep.20
Tiempo de lectura: 3 minutos
Eskolak irailaren 14an hasiko dira, presentzialtasun egokituan, alegia, aurrez aurreko eskolak eta urrutikoak konbinatuta

Deustuko Unibertsitateak 2020-21 ikasturte honetan Bilboko eta Donostiako campusetan graduko 1. maila hasiko duten 2.000 ikasleei harrera egin die irailaren 10ean eta 11n. Ikasle horien artean daude aurten lehenengo aldiz eskainiko diren graduetakoak: Medikuntza, Fisioterapia, Robotika, Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala, eta Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua. Maila guztietako eskolak datorren astelehenean, irailak 14, hasiko dira, presentzialtasun egokituko ereduaren arabera.

Irakasteredu honen arabera, taldeak eta sailak azpitalde txikiagoetan banatu dira eta aurrez aurreko eskolak (azpitaldeetan) eta urrutiko eskolak (talde handian) konbinatuko dira, aurrez aurreko 2 eskola eta urrutiko eskola 1 proportzioan. Gainera, Unibertsitateak campusetako eta egoitzetako prebentzio, babes, segurtasun eta higiene neurriak indartu ditu,hainbat elementuri dagokionez: maskararen derrigorrezko erabilera, pertsonan arteko segurtasun tartea (1,5 metrokoa), eskuak garbitzea eta gel hidroalkoholikoa erabiltzea, unibertsitatean mugitzeko ibilbideak, garbiketa, desinfekzioa eta aireztapena…

Deustuko etorkizuneko lehen medikuak

Deustuko etorkizuneko lehen 80 medikuen aurkezpena irailaren 10ean, osteguna, egin zen. Talde honetan, ikasleen % 20 mutilak dira eta % 80, neskak. % 73 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira eta gainerakoak, Asturias, Madril, Nafarroa, Galizia, Errioxa, Kantabria, Aragoi eta Balear Uharteetatik datoz. Ingalaterrako eta Alemaniako bi ikasle ere badira. Ikasleek hautaketa prozesu zorrotz bat gainditu dute, 588 hautagai baitzeuden hasieran.

José María Guibert errektoreak medikuntza pertsonalizatuari buruzko hitzaldi bat eskaini die ikasle berriei eta, ondoren, ‘batak eman’ dizkiete. Tradizio hori ezaguna da mundu osoko Medikuntza Fakultate ospetsuetan eta Medikuntzaren mundura ongietorria egiten zaiela adierazten du. Bata jasota, lehenengo ikasle eta aurrerago sendagile izanik, beren jokabidearen hiru ardatz nagusiak adierazi nahi dira: konpromisoa, erantzukizun etikoa eta giza sentiberatasuna. Horrela, ikasleak medikuaren bata janzteak dakarren tradizioaz eta erantzukizunaz jabetzea nahi da. Ondoren, talde txikietan, instalazio berriak, laborategiak eta ospitale birtuala bisitatu dituzte.

Gaur, ostirala, ikasleek Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiara hurbiltzeko tailerra izango dute. Medikuntza metodo honen bidez ikastean, ikasleek, lehen egunetik bertatik, medikuntzako profesionalak aurrean dituen arazoekin lan egiten ikasiko dute. Gradu honen beste ezaugarri bat pertsona erdian jartzen duen medikuntzaren aldeko apustua da. Gainera, ikasleek maila guztietan izango dituzte praktikak, lehen mailatik bertatik hasita.

Medikuntzako ikasle berrien taldea, José María Guibert errektorearekin eta Ander Urruticoechea, graduko zuzendariarekin, Bilboko campusean.

Fisioterapia Donostian

Fisioterapiako 120 ikasle berrien ongietorria irailaren 10ean eta 11n egin zen Donostian, non gradua edo gradu bikoitza egin ahal izango dute, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak graduarekin batera. Ikasketak, gainera, gaztelaniaz edo euskaraz egin ahal izango dituzte. Fisioterapiako ikasketetan, agerikoa da ikerketaren aldeko apustua, lehenengo mailatik bertatik, funtsezko elementua baita ebidentzian oinarritutako fisioterapian aurrera egiteko. Lanbidearen izaera praktikoa denez, unibertsitateko prestakuntza ere, funtsean, praktikoa eta esperientziala izango da. Horregatik, metodologia berritzaile eta esperientzialen aldeko apustua egin da, horien artean, simulazioa eta laborategiko praktikak, gaitasunak modu askoz ere naturalagoan garatzea eta integratzea ahalbidetuko dutenak. Gainera, tituluaren egiturak proposatzen du praktika klinikoak 2. mailatik aurrera egitea. Hala, ikasleek 1.000 orduko praktika klinikoak egin ahal izango dituzten, zentro desberdinetan, tutorearen laguntzarekin.

Fisioterapia ikasketak Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean egingo dira, osorik. Horretarako, instalazio berriak prestatzen ari dira, punta-puntako teknologiaz hornitutako laborategiak, simulazio klinikoko guneak eta ospitale birtual bat prestakuntza praktikorako. Era berean, gradu bikoitzeko ikasleek kirol instalazio berriak izango dituzte Donostiako campusean, eraikuntza lanetan ari dira.

Medikuntzako eta Fisioterapiako graduez gainera, ikasturte honetan beste gradu berri batzuk ere eskainiko ditu Deustuko Unibertsitateak: Robotika, Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala eta Bideojokoak, Errealitate Birtuala eta Areagotua. Gainera, hainbat gradutako ikasleek Data Analitycs titulu propio berria ere egin ahal izango dute eta Zuzenbidean, nazioarteko programa bikoitza eskainiko da. Guztira, gradu eta gradu bikoitzetako 2.000 ikasle berri baino gehiago izango dira aurten Deustuko Unibertsitatean, iaz baino % 5 gehiago.

Ongietorriko saio hauekin hasi du 2020-2021 ikasturtea Deustuko Unibertsitateak. Nolanahi ere, ikasturtearen hasiera ofiziala datorren irailaren 23an izango da, asteazkena, Iñigo Urkullu lehendakaria eta José María Guibert errektorea buru dituela.

Escribir comentario