19 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

dFERIAk 2019ko bere kartela aurkeztu du, boterea aztertzen duen edizioa iragartzeko

dFERIA 2019ko kartela. Irudia: Donostia Kultura.
26 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
25. emanaldiaren irudia dantzari baten oina da, borrokara deitzen duen ukabila bat irudikatzen duenak

2019ko dFERIA kartel lehiaketaren irabazlea Madrilgo Pablo Llorenteren Halo lana da, Donostiako Antzerki eta Dantza Feriako irudia izango dena. Egilearen hitzetan, kartelak boterearen ikonoa gogora ekarri nahi du: dantzariaren goraka begiratzen duen oinaren bitartez, borrokara deitzen duen ukabila irudikatu nahi du. Zerbaitegatik boterea da dFERIAren 25. edizioaren gai nagusia; maiatzak 11a eta 14a bitartean burutuko da.

Boterearen ideia hori besteengan eragina izateko trebetasunaren aldetik hartu nahi da (“eta gehienetan ez modu positiboan”, antolatzaileen hitzetan), eta dFERIA 2019an ikusiko diren lan askotan egongo da jasoa. Benetan, azken 25 urte hauetako obra ugarietan isladatu da kontzeptu berdina.

Arte eszenikoen munduko 338 ikuskizunek eman dute izena 2019ko edizioan parte hartzeko, iaz baino 30 ikuskizun gutxiago. Ikuskizunen jatorriari dagokionez, izena eman dutenetatik, 51 Euskal Herrikoak dira, 242 estatuko beste erkidegoetakoak eta, gainontzeko 45ak, nazioartekoak (Argentina, Frantzia, Italia, Alemania eta Portugal, nagusiki). Azpimarratzeko datua, estatuko komunitate erkidego guztietako konpainiek parte hartu nahi dutela (Ceuta eta Melilla hiriak salbu). 

Guzti horietatik, 30 inguru aukeratuko ditu antolakuntzak. Programazio orokorra urtarrilean emango dute jakitera antolatzaileek.

Escribir comentario