Laura Enrech eta Pablo Ceresuelak Kursaalen berpiztu dute Dirty Dancing pelikularen azken zatian ateratzen den jauzi famatua. Gaur goizean aurkeztu duten antzezlana, Federico Ballon-ek zuzendurikoa eta Lets Go Companyk ekoizten duena, Donostiako Kursaal aretoan ikusgai izango da martxoaren 9tik 11ra bitarte.
1987ko jatorrizko filmaren autore bera, Eleanor Bergstein, izan da moldaketaren arduraduna eta pelikularen muina mantentzen saiatu da. Dudarik gabe, nostalgikoentzat gozamen hutsa izango da.
Munduan zehar marka guztiak hautsi dituen musikal honek arrakasta handiarekin ekin zion bere ibilbideari Sydneyko Royal antzerkian aurkeztu zenean.
Gipuzkoako Bazkundeak AMPO izendatu du 2024ko Enpresa
Wavegarden, Salva Industrial, MLAKOOP eta CIMICO ere bereizi ditu erakundeak, Gipuzkoako Enpresa Sarien aurtengo edizioaren testuinguruan
Seguir leyendo