26 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak graduko titulazioen inguruko onlineko informazio saioak hasi ditu
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Egutegia

#DKEtxean entretenimendu birtualeko asteak amaitzen ditu

Niña Coyote eta Chico Tornado. Argazkia: Donostia Kultura
04 May.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
2020ko European Dialogues zikloa hiru saiok osatuko dute online maiatzaren 7an, 14an eta 21ean

#DKEtxean datorren maiatzaren 10ean amaituko da, pixkanakako deskonfinamenduarekin batera. Gure etxeetatik kontsumitzeko sortutako online programazioaren parrilla bat sortu den asteen ostean itxi da etapa hori. Aste honetan ikuskizunak, kontakizunak, ilustrazioak, artea eta elkarrizketak izango dira nagusi.

Yolanda Arrietsa, Iñigo Aranbarri, Juan Manuel Uria, Patxi Zubizarreta eta Ander Izagirre izango dira DK Etxean Koadernoa filmaren protagonistak. Atal honetan, tokiko idazleek kontakizun labur eta argitaragabeak aurkezten dituzte astelehenetik ostiralera, eta eguerdiko 12etan argitaratuko dira.

Bestalde, euskal ilustratzaileek ere beren sorkuntzak erakusten dituzte atal honetan. Gaur Arantza Sestayok “Magia ezkutzen denean” aurkeztuko du. Hurrengo egunetan Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga, Asier Iturralde Gaston eta Paula Estevezen txanda izango da.

Antzokian Etxean programa eszenikoan dugun asteko lehen zita maiatzaren 7an izango da: Martxelo Rubio eta Sandra Ferrús. Gero, aste bukaeran NODE Kultur ElkarteaEl Negro eta Niña Coyote y Chico Tornado izango ditugu. Antzokian Etxean tarteak eszenako ikuskizunen agenda osatzen du –antzerkia, musika eta dantza–, ostegunetik igandera (egun horietan izaten baita ikus-entzule gehien gune eszenikoetan), 19:00etan betiere. Hemengo artista eta sortzaileek beren ikuskizunen edota sorkuntza berrien pilulak eskaintzen dituzte formatu berri honetan. Kontzertuak, bakarrizketak, koreografiak… dira, 5 eta 15 minutu artekoak, eta primizia gisa goza daitezke Donostia Kulturako kanaletatik. Astezkenean, hilak 6, 19:00etanGautenak egin duen azken lana erakutsiko dugu.

Eta hona hemen haur txikiak dituzten Donostiako familia askorentzat itxialdian dagoeneko ohiko bihurtu den hitzordua: Ipuinaren ordua, zeinak ehunka haur biltzen baititu egunero telebista aurrean (Youtube bidez) edo sakelako zein ordenagailuen inguruan (Donostia Kulturaren Instagram edo Facebook bidez). Programa hori egunero izaten da, 16.00etan, eta familia guztiarentzako ipuin bat eskaintzen du, gehienetan euskaraz, salbu eta igandeetan, egun horretan ipuina gaztelaniaz kontatzen baita. Larunbatetan, gainera, zeinuen hizkuntzan ematen da. Aste honetan, honako hauek izango ditugu: Lur Korta, Saioa Aizpurua , Amaia Puin, Lur Korta, Iraitz Lizarraga, Kattalin Ansorena y Bego González (Eskuaire) eta Amaia Puin.

Gainera, Larrotxene Bideok (Larrotxene K.E.) eduki birtualak eskaintzen ditu. Hilaren 5ean eta 7an Adobe After Effects-i buruzko online ikastaroarekin jarraituko da. Hilaren 8an, Larroetxean Zuzenean, “Herriwatch, izurritearen zaindariak” bideo biralen saga ikusi eta Aitor Ormaetxea, Jone Ibarretxe, Paula Brezo eta Mikel Abasolo sortzaileekin hitz egin ahal izango da Twitch bidez (jarduera hori Youtube bidez kontsultatu ahal izango da).

San Telmo Museoan, aste honetan #STMKuttunak ekimenak atal berri bat osatuko du, Nikolas Lekuonaren (Sín titulo) collage bat ardatz hartuta. Lan honi buruzko xehetasunak Second Canvas San Telmo Museoaren bidez ezagutu ahal izango ditugu. Gainera, eta bertan dagoen argazki-liburuen bildumarekin oso lotuta, museoak Novis Corpus-en hedapenean lagunduko du, 48 argazkilarik konfinamenduan sortutako argazki-liburua hain zaila den garai baten arrastoa gordetzen duen proiektu batean.

2020ko European Dialogues zikloa hiru saiok osatuko dute eta Europar Batasunaren herritarren pertzepzioari, zientziaren Europari eta emakumeen Europari buruz hitz egingo dute aditu ezberdinek, on line, maiatzaren 7an, 14an eta 21ean. Izena emateko aukera jadanik zabalik esteka honetan. Maiatzaren 7ko jarduera hauxe izango da: La Europa de la gente; Alberto Alemanno, Daniel Innerarity.

Azkenik, Ispilu Beltza DK Irratiaren goizeko irratsaioak ahotsa ematen die Donostia Kulturako eta, oro har, Donostiako kultur paisaiako aktore eta lurazaleko jarduerei. Oier Aranzabalek gidatuta, astelehenetik ostiralera entzun daiteke, 8.00etatik 10.00etara, 107.4 FM frekuentzian, hainbat audio plataformatan eta Donostia Kultura Irratiaren webgunean izango da eskuragai.

Escribir comentario