Doako euskara ikastaroak 16-18 urteko gazteentzat, urtarriletik aurrera

Izen-ematea zabalik urtarrilaren 7ra arte

euskera Doako euskara ikastaroak 16-18 urteko gazteentzat, urtarriletik aurrera

Udaleko Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatuko ditu oinarrizko euskara maila (gehienez B2) duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat. Ikastaroak urtarriletik aurrera eskainiko dira.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute urtarrilaren 7ra arte, Udaleko Euskara Zerbitzuarekin harremanetan jarrita edo bulegora bertaratuta (Konstituzio plaza 2).

Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, nahikoa da Donostiako ikastetxe batean ikasten aritzea eta 2026an 16 urte beteta izatea. Ikastaroek 60 ikastordu izango dituzte, eta astean 4 edo 6 ordu emango dira. Astean sei orduko ikastaroak apirilean amaituko dira, eta lau ordukoak maiatzean.

Matrikulazioa zentralizatua izango da ahalik eta talde gehien sortu ahal izateko. Talde bakoitza 9 eta 12 ikaslek osatuko dute. Ikastaroak doakoak izango dira; hala ere, hasieran ikasle bakoitzak 10 euroko fidantza ordaindu beharko du, eta ikastaroaren amaieran itzuliko zaio, baldin eta asistentzia %75ekoa bada.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa