Inicio » Idiomas » Euskera » Dock of the Bay hasiko da, musikarik onena dokumentalean ikusgai

Dock of the Bay hasiko da, musikarik onena dokumentalean ikusgai

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak zinemaz eta musikaz jositako asteari hasiera emango dio, eta programazioa Trueba eta

Dock of the Bay Donostiako Musika Dokumentalen Jaialdiak zinemaz eta musikaz jositako asteari hasiera emango dio, eta programazioa Trueba eta Antzoki Zaharraren artean banatuko da askorentzat ezinbestekoa bilakatu den ekitaldian.
Urtarrilak 13 arte zabalduko da jaialdia eta hiru sail ezberdin izango ditu: Sail Ofizialean 8 musika dokumental aurkezten dira, Paint It Black atzerabegirako saila eta Perfect Day saila, non nazioarteko uztan aurten ezagutzera eman diren filmak aurkeztuko diren. Ekitaldi paraleloak mantenduko dira.
Hasteko, bihar larunbata Tony Palmer zuzendariaren ‘All you need is love’ dokumentalak eta Sandrine Bonnaire-k Marianne Faithfull-i eskainitako omenaldiak irekiko dute jaialdia Antzoki Zaharrean. Gainera, Le Bukowskin inagurazio festa antolatuko da.
Musika festa hastear dago.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe