07 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Donostia 2016ko Adiorik Gabe programak terrorismoaren lau biktima oroituko ditu

Foto: Santiago Farizano
17 Oct.18
Por: S. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto

2019ko martxoan izango da Antzoki Zaharrean eta hiru ekitaldi egingo dira, horietatik 2 Batxilergoko eta Unibertsitateko ikasleei zuzenduta

Adiorik Gabe / Sin Adiós Donostia 2016ko proiektua bueltan dugu. Izan ere, Bakearen Itsasargiaren programaren proiektua eta laudorio ugari jaso zituena, datorren martxoan abian jarriko da Antzoki Zaharrean. Bertan, terrorismoaren lau biktima omenduko dira.

Elkartasun eta enpatia besteei helarazteko eta emozioak partekatzeko sortu zen proiektua. Eneko Goiak alkateak gogorarazi duenez, “2016an hiru ekitaldi egin ziren eta guztira bortizkeriaren 12 biktima oroitu ziren. Orain programa horri jarraipena eman nahi diogu, izan ere, inpaktu handiko programa izan zen. Eta horretarako bortizkeria mota ezberdinek eragindako beste lau biktima oroituko dira”.

2016an ondorengo biktimak oroitu ziren: Juan Manuel García Cordero, Garrido-Velasco familia, Eugenio Olaciregui, Mikel Zabalza, Tomás Alba, Enrique Casas, Gerónimo Vera, Aureliano Calvo, Ramón Díaz, Francisco Javier Gómez Elósegui, Mari Jose Bravo del Valle eta Angel Mota.

Donostiako alkateak aditzera eman duenez, hiru aldiz antzeztuko da. Lehena martxoaren 16an egingo da, estreinaldia izango da eta hiritar guztiei zein giza eskubideen arloan lan egiten duten elkarteei zuzenduta izango da. Beste bi antzezlanak, martxoaren 18an eta 19an egingo dira, eta batxilergoko zein unibertsitateko ikasleei zuzenduak izango dira.

Proiektuaren aurrekontua 100.000 eurokoa da.

Escribir comentario