TripAdvisoreko bidaiariek emandako Europako Hondartza Onenaren eta Munduko Seigarren Hondartza Onenaren saria eskuratu ondoren, Donostiak 2018ko Europako Turismogune Onenari adituek emandako saria ere irabazi du. Emaitzaren berri TripExpertek eman du: nazioarteko 85 bidaia-gida, aldizkari eta egunkari baino gehiagotako kritiken arabera turismoguneen posizionamendua zorrotz kalkulatzen du plataformak.
TripExpertek, gainera, turismogune jakin baten inguruan argitaratutako argitalpen kopurua eta lortutako puntuazioa edo balorazioa ere kontuan izaten ditu, kalitateko ratio orokorra kalkulatuta. Prestigio handiko komunikabide batzuek (The New York Times, USA Today edo Entrepreneur, adibidez) Experts’s Choice Awards sarietako emaitzak argitaratu dituzte.
La diáspora vasca en Australia, imagen a imagen, en el Photomuseum de Zarautz
En la década de los 50 tuvieron lugar la "Operación Canguro", la "Operación Eucaliptus", la "Operación Emu", la "Operación Karry"...
Seguir leyendo