02 de marzo de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
LogoDeusto
TODAS LAS NOTICIAS
computer 767776 1280 Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
Deusto acoge una jornada sobre la visualización de los datos del Covid-19
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
los niños de azul y las niñas de rosa Los niños de azul y las niñas de rosa
Los niños de azul y las niñas de rosa
Lehiaketa

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa iragarri da

Kutxa fundazioa premios literarios Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 55. edizioa iragarri da
03 Feb.20
Por: Naiara Goikoetxea
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Jatorrizko lanak jasotzeko epea apirilaren 27an amaituko da 

Kutxa Fundazioak argitara eman ditu Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak arautuko dituzten oinarriak. 55. edizioan, antzerkiaren eta kontakizun-liburuaren modalitateetan egingo da berriro deialdia 15.000 €-ko eta 10.000 €-ko sariekin, bai euskaraz bai gaztelaniaz.

Lehiaketa honetako sariak kontakizun-liburuen modalitateko irabazleentzat 10.000 euro eta garaikurra dira, zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora eta lau kontakizunekin gutxienez; eta antzerki modalitateko irabazleentzat, 15.000 euro eta garaikurra, zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak, eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak.

Lehiaketara lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an amaituko da, eta irabazleen berri Donostian ospatuko den ekitaldian emango da 2020ko irailaren 12an. Ekitaldi honetan, sariak banatzeko eguna ere jakinaraziko da, urte honetan bertan izango dena.

Fundazioak aurtengo epaimahaiari aipamen berezia egin dio haien kalitate eta ospeagatik eta historian izan duten epaimahairik onenetariko bat dela aitortu du. Antzerkian, euskal eszenako izen mitikoak, Isidoro Fernández eta Ane Gabarain, eta Ados Teatroa antzerki-konpainiako zuzendari José Antonio Vitoria, aurreko edizioetako izen ezagun eta entzutetsuekin bat egiten dute. Eta kontakizun-liburuan, beste idazle hauek ditugu: Espido Freire, Marcelo Luján (iraganeko Kutxa Sariaren irabazlea), Fernando Marías, Angel Basanta, Luisa Etxenike, Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi… 

Lan sarituak argitaratu egingo dira.

Escribir comentario