Inicio » Idiomas » Euskera » Donostia Kirolako instalazioek errekor berria lortu dute Udako denboraldian

Hiria

Donostia Kirolako instalazioek errekor berria lortu dute Udako denboraldian

2019ko udan izan ziren erabilerak baino 100.000 gehiago egon dira aurten, orain arteko kopururik handiena lortuz

Irudia: Donostia.eus.

Udako denboraldia Donostiako hiriko udal kirol instalazioetan amaitu zen atzo, irailaren 18an, Etxadi, Intxaurrondo eta Altzako kanpoko igerilekuen ixtearekin batera. Udalaren komunikatuaren arabera, «Altzako kanpoko igerilekuen irekierak eta uda honetan izan dugun eguraldi onak lagundu dute denboraldi hau historikoa izaten, milioi erdi erabilera baino gehiago erregistratu baitira udal kiroldegietan», ekainaren 6tik irailaren 18ra bitartean».

Jende kopuru hori 2021ean baino %42 gehiago da (150.000 sarrera gehiago), «eta udako denboraldi batean kirol-instalazioek izan duten erabilera-daturik handiena da«. Izan ere, 2019ko udan izan ziren erabilerak baino 100.000 gehiago dira (orain arte kopururik handiena zen).

Altzako Udal Kiroldegi berria izan da, «zalantzarik gabe, igoera horren arrazoi nagusietako bat, 82.994 sarrera erregistratu baititu aldi horretan, kanpoko igerilekuak dituzten beste kiroldegien gainetik (Etxadi 68.789 sarbide eta Intxaurrondo 66.212 sarbide)». Yoldi kiroldegiak bakarrik gainditu du Altza, 99.952 sarrerarekin, baina abuztuan gehien erabili zen instalazioa Altza Udal Kiroldegia izan zen.

Datu gehiago
Sarrera gehienak Kirol Txartelarekin egin ziren (450.000 sarrera), eta gainerakoak eguneko sarrerekin (9.670 sarrera salduta) edo 10 erabilerako bonuekin (1.033 bonu salduta). Uztailaren 18an izan zen jende gehien, «8.000 pertsona baino gehiago hurbildu baitziren udal kiroldegietara».

Erabilera-datu historiko hori «Kirol Txarteleko abonatu berrien kopuruan ere islatzen da. Horrela, epealdi horretan 4.300 alta berri erregistratu dira Kirol Txartelean, egindako edo berritutako hileko 5.400 abonuez gain».

Kirol jardueren UDA Kanpainan 11.000 parte-hartzaile baino gehiago izan dira, eta, urtero bezala, kirol-anitzean (2.850), surfean (1.401), igeriketan (803), tenisean (790) eta piraguismoan (613) izan dira nabarmenenak. «Bera Bera (2.300) eta CD Fortuna (2.200) izan dira parte-hartzaile gehien bildu dituzten kirol taldeak».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa
Didoe