28 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
‘Yuwa India Trust’ y ‘Kemen’ reciben el Premio Deusto Valores en el Deporte 2020
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Equitación y doma clásica
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Ekonomia Suspertzeko Plana

Donostia Market Plazak herriko merkataritza etxeetara hurbildu du

26 May.20
Por: N. S. A. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Archivado en:
360 negozio baino gehiago izango dira erakusleiho honetan, eta bihartik aurrera salgai jarriko diren 29.000 bonuak erosteko aukera izango da

Donostiako Udalak tokiko merkataritzari laguntzeko kanpaina bat antolatu du, ‘Donostian behar zaitut’ hartuta lelo gisa. Horren xedea da sektoreari babesa eta elkartasuna adieraztea eta hiriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea. Programa honetan, 28.960 erosketa bonu jarriko dira merkatuetan erabiltzeko. Bonu horiek online erosiko dituzte herritarrek, eta, ondoren, Donostiako denda, artisau industria, ostalaritza, turismo eta zerbitzu pertsonaleko establezimenduetan aldatu ahal izango dituzte, betiere saltokiok Donostiako Sustapenak sustatutako Donostia Market Plaza plataformari atxiki bazaizkio.

Denda bakoitzak 80 bonu saldu ditzake gehienez eta, beraz, guztiak saltzea lortuko balute, 1.600 € ko diru-sarrerak lortuko lituzkete. Orain arte, hiriko 362 establezimenduk egin dute bat ekimen honekin, eta beste ehun etxez etxeko zerbitzuan. Izen ematea doakoa izan da.

Erosteko sistema oso erraza da. Bezeroak www.donostiamarketplaza.eus webgunean sartu behar du, eta bonua zer establezimendutarako nahi duen hautatu. Erosketa bonuak 20 euro balio du, eta erosleak 14 euro baino ez du ordaindu behar. Beste 6 euroak Donostiako Sustapenak ordainduko dizkio establezimenduari. Kontsumitzaileak gehienez bost bonu eros ditzake, dela establezimendu baterako, dela gehiagotarako, baina bonu bakoitza erosi den establezimenduan soilik erabil daiteke.

Sustapenak plataformaren bidez merkaturatutako erosketa bonu bakoitzaren 20 euroak ordainduko dizkio establezimenduari. Nahi beste bonu erosi ondores, sistemak egiaztagiri bat bidaliko du posta elektronikoz, bonua aldatzeko behar diren datuak jasotzen dituela. Egiaztagiri hori imprimatu egin daiteke, edo, bestela, mugikorrean erakutsi erosterakoan. 

Webgunea gaur irekiko da eta bonuak maiatzaren 27tik 2020ko abuztuaren 31ra bitartean eroki ahal izango dira. Epe hori amaitu eta oraindik ere bonurik bada, bukatu arte izango da erosteko aukera; kasu horretan, plataforman iragarriko da. Bonuak 2021eko martxoaren 14ra arte aldatu ahal izango dira.

Gainera Donostia Market Plaza plataforman, hiriko 100 enpresa txiki baino gehiago biltzen dituen direktorio bat ere agertzen da. Hain zuzen ere, beren produktuak edo zerbitzuak etxera ekartzen dituzten enpresak dira hor jasotzen direnak. Webgunean, izena beren borondatez eta doan eman duten establezimenduen zerrenda bat aurkituko du bezeroak, bai eta horietako bakoitzarekin harremanetan jartzeko moduari buruzko informazioa ere. Establezimenduak berak ezarriko ditu ordaintzeko era eta baldintzak, bai eta eskaera entregatzeko sistema ere. 

Donostiako Sustapenak 4 € arteko hobaria emango die programari atxikitako enpresei, Donostiako udal mugartean produktuak eta zerbitzuak etxez etxe banatzeko garraioaren kostu soziala ordaintzeko. Gehienez 50 garraio kupoi eskuratu ahal izango ditu enpresa bakoitzak. 

 

Escribir comentario