18 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostia: ustez speeda zuten poltsak zeuzkan 48 urteko gizon bat atxilotuta

Irudia: Consumo ConCiencia.
15 Mar.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Ertzaintzak bere jakan aurkitu zituen, borroka batean parte hartu zuelako arakatu zutelarik

Ertzainek 48 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo, osteguna, gauean Donostian, drogarekin trafikatzea leporatuta. Arrastatua aurretik, gizonezkoa borrokan aritu zen beste batzuekin kalean, eta dirudienez speeda zuten dozena bat poltsatxo aurkitu zizkioten.

Segurtasun Sailaren oharraren arabera, gaueko bederatziak eta laurden inguruan, Ertzaintzari jakinarazi zioten borrokan ari zirela hainbat pertsona Donostiako hiriburuko Karmengo Andre Mariaren kalean. Bertara inguratu ziren herritarren babeserako patruilek egiaztatu zuten guztira sei pertsona ari zirela eztabaida bizian.

Guztiak banandu eta identifikatu ondoren, horietako bati substantzia-hauts baten (dirudienez speeda) plastikozko hamabi poltsatxo aurkitu zizkioten jakaren poltsikoan, segur aski saltzeko eta banatzeko prest zituenak, bai eta marihuana zuen pote bat eta 120 euro ere.

Ebidentzia horien aurrean, inplikatua polizia-egoitzara eraman zuten atxilotuta. Gaur, ostirala, goizean eraman dute epailearen aurrera.

Escribir comentario