Donostia Zinemaldia Espainiako hirugarren kultura-ekimen nagusia da 2025ean, eta lehena Euskadin

Ikerketaren emaitzak Kantabriako Jaialdien Jauregian egindako ekitaldi batean aurkeztu dira

Lomejor Donostia Zinemaldia Espainiako hirugarren kultura-ekimen nagusia da 2025ean, eta lehena Euskadin

Contemporánea Fundazioaren Kulturaren Behatokiak Espainiako kulturaren 2025eko egoerari buruz egindako azterketaren emaitzak aurkeztu ditu. Donostia Zinemaldia Espainiako hirugarren kultura-ekimen garrantzitsuena da aurten ere, Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalaren eta Prado Museoaren atzetik soilik. Bi erakunde horiek postuak trukatu dituzte azken sailkapenean.

Ikerketaren emaitzak Kantabriako Jaialdien Jauregian egindako ekitaldi batean aurkeztu dira. Ekitaldi horretan, Espainiako eta autonomia-erkidego bakoitzeko urteko proiektu onenen arduradunei “kultura-intsignia” aitortza eman zaie, besteak beste, Donostiako Zinemaldiari. Jaialdiaren zuzendaria den José Luis Rebordinos ekitaldian izan da.

Donostia Zinemaldiak lehen postuan jarraitzen du Euskadiko “kultura-intsignia” gisa, eta erkidegoko profesionalen arabera “proposamenik nabarmenena” izatearen aitortza jaso du.

Donostia Zinemaldia hirugarren postuan dago Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionala eta Prado Museoa buru dituen ranking-ean. Thyssen-Bornemisza Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta Madrilgo Errege Antzokia laugarren, bosgarren eta seigarren postuetan ageri dira, hurrenez hurren.

Bestalde, Euskadi “bere eskaintza kulturalaren kalitateagatik eta berrikuntzagatik” gehien baloratzen den hirugarren erkidegoa da, Madril eta Kataluniaren atzetik. Arlo horretan, Donostia zazpigarren hiri baloratuena da, eta 300.000 biztanletik beherako hirien artean lehena.

Kulturaren Behatokia sektorearen pultsua hartzeko, joerak aztertzeko, eztabaida sustatzeko eta gabeziak zein aukerak identifikatzeko tresna da. 2009tik urtero egiten du kontsulta, urteko erakunde eta kultura-ekitaldi nabarmenenak identifikatzeko. Azken galdetegi honetan 443 lagunek hartu dute parte: horietatik %46,3 kultura-erakunde publikoetan lan egiten dute, %36,8 kultura-erakunde pribatuetan, eta %16,9 sektoreko profesional independenteak dira.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa