Donostiak 1,68 milioi bideratuko ditu lankidetzara eta gizarte-heziketara

Udal-gobernuak GKEen eta toki-erakundeen 46 proiektu babestea onartu du

MedicusMundi Donostiak 1,68 milioi bideratuko ditu lankidetzara eta gizarte-heziketara
Medicus Mundi

Donostiako Udalak, joan den asteartean, azaroaren 11n, 1.688.372 euro onartu zituen Tokiko Gobernu Batzordean, hiriko hainbat erakundek eta GKEk bultzatutako Nazioarteko Lankidetza eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proiektuak babesteko.

Garapenerako lankidetzaren lerroan 24 proiektu diruz lagunduko dira, 2024an baino hiru gehiago, 1.205.993,33 euroko aurrekontuarekin. Proiektu horien helburuak komunitateak indartzea, emakumeak ahalduntzea, giza eskubideak defendatzea, elikadura-subiranotasuna eta ekonomia sozial eta solidarioa dira, besteak beste. Diruz lagunduko diren proiektuen artean, aipagarria da Medicus Mundi Gipuzkoa erakundeak Nikaraguan duen proiektua: tokiko liderren gaitasunak indartzea eta emakume gazteen autonomia ekonomikoa sustatzea ditu xede.

Gizarte-eraldaketarako sentsibilizazioaren eta hezkuntzaren lerroan, 22 proiektu diruz lagunduko dira, 516.283 euroko zenbatekoarekin, besteak beste, gizarte-partaidetza, genero-berdintasuna, giza eskubideak eta kontsumo arduratsua lantzeko. Horien artean, aipagarria da «Gipuzkoako Afrika Behar-Beharrezkoa 2025-2026» programa: horren bidez, zinemaren, literaturaren, erakusketen eta hausnarketa-espazioen bidez, herritar kritikoak eta konprometituak sustatu nahi dira.

Aniztasuneko, Inklusioko eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkari Iñigo García Villanuevak adierazi duenez, «Donostia hiri solidarioa da, munduari irekia. Dirulaguntza hauek beste lurralde batzuetako proiektu eraldatzaileak babesten dituzte, eta gure komunitatea bera indartzen dute. Pertsonekin egingo den lankidetza nahi dugu, eta ez pertsonentzat egiten dena, bai eta herritartasun aktiboa sustatuko duen hezkuntza ere, desberdinkeriak zalantzan jartzeko eta alternatibak eraikitzeko gai dena».


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Kutxa Fundazioa