26 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostiak 42 suhiltzaile berriei ematen die ongietorria, eta bitartekorik gabe geratzen da ia

Los 42 nuevos bomberos donostiarras. Foto: Donostiako Udala.
21 Nov.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Eneko Goia alkateak nabarmendu du datu hori; 42 funtzionario berrietatik 37 gaur bertan hasten dira lanean, eta gainerakoak martxoan

42 suhiltzaile-gidari berriek lortu dituzte karrerako funtzionario lanpostuak Donostian, eta horietatik gehienak gaur hasten dira lanean. Horregatik, Eneko Goia alkatea eta Martin Ibabe Herri Segurtasuneko eta Herri Babeseko zinegotzia ongi etorria ematera hurbildu zaizkie.

Lanpostu horietarako hautaketa prozesua 2017 amaieran hasi zen, eta 400 hautagai inguruk parte hartu zuten bertan. Beharrezko prestakuntza dutenez, gaurtik, hau da, azaroaren 21tik aurrera, 42 suhiltzailetik 37 zuzenean hasiko dira lanean, esleitutako lan txandetan. Gainerako bost suhiltzaileek 420 orduko ikastaroa egin beharko dute. Martxo erdialdean amaituko dute hori, eta orduan hasiko dira.

42 funtzionario berri hauetatik, 20 lehenengo aldiz hasiko dira lanean departamentu horretan. Izan ere, 17 dagoeneko lanean ari ziren Garberako suhiltzaile etxean (bitarteko funtzionario gisa) eta beste bost arestian jardunean ibiliak ziren zerbitzu horretan.

%5ko bitartekotasuna
Eneko Goiak lanpostu berri hauen bidez suhiltzaile taldearen egitura indartzea lortu dela dio, “bitartekotasun tasa %60tik %5a baino maila apalagora murriztu baita”. Beste alde batetik, alkateak azpimarratu du suhiltzaile berriei esker lantaldea gaztetu egingo dela, “gaur egun 50 urtetik gorakoa baita suhiltzaile taldearen batez besteko adina”.

Ibabek, berriz, funtzionario berriak zoriontzeaz gain, “75 lanpostutik 42 finko bihurtzea aurrerapen handia” dela azpimarratu du. “Hiru urte baino gehiago iraun duen heinean-heineko prozesu baten amaiera izan da ekitaldi hau”.

Escribir comentario