25 de octubre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak graduko titulazioen inguruko onlineko informazio saioak hasi ditu
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Octubre rojo dislexia
## Lo + visto
DE LA SEMANA
Hiria

Donostiak bere Erizain plaza inauguratu du gaur goizean

Erizain plazaren inaugurazioa. Irudia: COEGI.
23 Sep.20
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:
Zurriola pasealekuaren, Jesús María Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plazari eman zaio izen berri hau, bizibide garrantzitsu horren omenez

Donostiak badu jada erizainentzako plaza bat, gaur goizean inauguratu dena. Zurriola pasealekuaren, Jesús María Leizaola pasealekuaren eta Kursaaleko eraikinen artean dagoen plaza horren izendapena SATSE Erizaintza Sindikatuaren bidez sortu zen, “mundua bizi den osasun-krisiaren testuinguruan are zentzu handiagoa hartzen duen eskaera batekin”, dio hiriko Udalak. “Gune enblematikoa da gainera hiriko bizitza sozial eta kulturalean, eta jende ugari hartzen du bisitan eta paseoan, donostiarrak zein bisitariak”.

Aintzatespen hori OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) aitortutako Erizainaren eta Emaginaren Nazioarteko Urtean egin da. Gainera, Udalak azpimarratzen duen bezala, urte honetan erizainen lana “nabarmenagoa izan da Covid-19aren krisiagatik”. Erizain plaza/plaza Enfermeras da izena.

Escribir comentario