19 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostiako Etxegintzak lekuz aldatuko du arreta zerbitzuaren bulegoa

25 Nov.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Azaroaren 28tik, ostegunetik, aurrera San Marcial kaleko 2.zenbakian emango du zerbitzua

Donostiako Etxegintzaren arreta zerbitzuaren bulegoa lekuz aldatuko da. Ondorioz, Reina Regente 8ko bulegoa – Victoria Eugenia antzokiaren eraikinean – azaroaren 27an, asteazkenean, itxiko da, eta ostegunean, hilaren 28an, San Marcial 2 kalean zabalduko da.

Bulego berriak egungoaren ordutegi bera izango du: 9:00tik 14:00ra, astelehenetik ostiralera, eta arreta telefono zenbakiak ere berdina izaten jarraituko du: 943481765.

Leku aldaketa Udalaren Ekipamenduen Planaren ondorioz egiten da. Gogoan izan, Udala egoitza eta udal zerbitzu ezberdinen kokapena berrantolatzen ari dela. Eta horren harian, Donostiako Etxegintzaren bulegoak behin betiko Easo kaleko eraikinean kokatuko dira, beste hainbat udal departamenturekin batera, behin eraikin harretako lanak amaituta. Bitartean, Donostiako Etxegintzak arreta zerbitzua emango du San Marcial kaleko 2.zenbakian.

Egun Donostiako Etxegintzak Donostiako Sustapenarekin partekatzen zuen Reina Regente kaleko bulegoa. Alde batetik, lokala txikia gelditu da jasotzen diren bisitak egoki atenditzeko, eta bestetik, Donostia Kulturak hainbat zerbitzu emateko balioko du.

San Marcial 2ko bulego berrian, Donostiako Etxegintzako arreta zerbitzuak emateko balioko du, baita Donostiako Sustapenaren hainbat zerbitzu emateko ere.

Escribir comentario