24 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostiako Gizarte Zerbitzuekin hitzordua adosteko aukera berria, Internet erabiliz

03 Dic.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Orain arte, telefonoa eta bertara joatea ziren bide bakarrak; telefono bidezko arreta hobetuko dela uste du Udalak, honenbestez dei gutxiago egongo direlako

Donostiako Udalak bere Gizarte Zerbitzuekin hitzordua adosteko bide berria ireki du: Interneten bidez egitea. Orain arte, bere profesionalekin kontaktatzeko bi aukera zeuden bakarrik: telefonoz deitzea edo Gizarte Zerbitzugunetara hurbiltzea. Telefonoz egiten diren hitzordu eskaerak ugari dira eta, zeharka, telefono bidezko arreta ere hobetuko dela uste du Udalak.

2017 urtean, 97.785 telefono dei jaso ziren Gizarte Zerbitzuguneetan, horietako asko eta asko zegokion profesionalarekin hitzordua hartzeko izan zirelarik.

Gizarte Ekintzako zinegotzia den Aitziber San Romanek helburua zerbitzu hauetara jotzeko era “hobetzea eta arintzea” dela azpimarratu du. Horrela, Udalak Interneten bidez izapide gehiago egiteko aukera zabaltzen du pauso honekin. Egin daitezkeen beste batzuk hauexek dira: errolda agiria eskatzea, Udalari bidalitako agiriak erregistratzea, salaketak eta ordainketak egitea…

Escribir comentario