29 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Protección infantil ante el Covid: Mascarillas
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostiako Krosaren antolatzaileek atleten maila ona azpimarratzen dute

Donostiako Nazioarteko Krosaren antolatzaileak, babesleak eta sustatzaileak, aurkezpenean. Irudia: Fly Group.
22 Ene.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Lasterketa internazional haundia, 1956 urtean jaio zena, igandean ospatuko da Lasarteko hipodromoan; aurrez sarrerak erosten dituztenek 6 eurotan aurkituko dituzte, eta 10 eurotan salduko dira txarteldegietan

Donostiako Nazioarteko Krosa 64. edizioa ospatuko du igande honetan, urtarrilak 27. Beti bezala, Lasarteko hipodromoan izango da lasterketa. Gaur Donostiako Udalean egin da aurkezpena eta, antolatzaileen esanetan, maila oso ona duten atletak lehiatuko dira lokatzaren gainean.

Bultzatzaile eta antolatzaileek Gipuzkoako zaleei gonbidapena eskaini diete. Sarrerak salgai daude jada: Gipuzkoako Atletismo Federazioan eta Donostiako Robers kirol dendan, 6 eurotan. Lasterketaren egunean, berriz, hipodromoaren txarteldegietan egongo dira eskuragarri, 10 eurotan. Gazteak (12 urte baino gutxiago dituztenek) dohainik sartuko dira, desgaituak bezala.

Krosa Euskadiko master txapelketa izango da, eta baita Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria ere (kategoria guztietan). Eta maila handia biltzea lortu dute antolatzaileek. Gizonezkoen lasterketan, adibidez, hainbat lekutako atletak bilduko dira: Espainiako, Europako eta Asiako txapelketetako dominadunak, esate baterako.

Hauxek izango dira atleta batzu:

Emakumeak:
– Maitane Melero: Espainiako txapelduna 3.000 eta 5.000 metrotan (2018) eta Europako txapelketako bederatzigarrena (10.000, 2018).
– Alessandra Aguilar: bosgarren sailkatua 2013. urteko maratoiko Munduko Txapelketan.
– Elena García: Espainiako Kros Txapelketako laugarrena (2018).
– Irene Sánchez-Escribano: 3.000 metro oztopoetan Espainiako txapelduna (2017 eta 2018), Espainiako bigarrena krosean (2018) eta zortzigarrena Europako Txapelketan (3.000 metro oztopo, 2018).
– María José Pérez Moreno: Espainiako txapelduna 3.000 metro oztopoetan (2016).
– Carla Gallardo: zazpigarren Munduko junior txapelketan (3.000, 2018) eta seigarrena Europako kros junior txapelketan (2018).

Gizonak:
– Ayad Lamdassem: Espainiako kros txapelduna (2011, 2014 eta 2018).
– Fernando Carro: ANOC sariaren irabazlea (2018) eta Europako Txapleketan bigarren 3.000 metro oztopoetan (2018).
– Ouassim Oumaiz: Europako Kros junior txapelketan bigarrena.
– Hassan Chani (Barein): Asiako txapelduna (10.000 metro, 2018).
– Tesfaye Deriba (Etiopia): zazpigarren Munduko Txapelketan (3.000 metro oztopo, 2017).

Escribir comentario