Lehen aldiz, Jehobaren lekukoek hiru eguneko kongresu bat egingo dute euskaraz. “Adorazio garbia” izenburua duen biltzarra uztailaren 25etik 27ra izango da Donostiako Kursaaleko Ganbara Aretoan, goizeko 9:20etatik arratsaldeko 16:50era, eta 500 lagun inguruko parte-hartzea espero da.
Doakoa eta herritar guztiei irekia izango den kongresu honek espiritualtasunak eguneroko erronkei aurre egiteko eskaintzen dituen balioak izango ditu hizpide. Egitarauan Bibliako bideoak, hitzaldiak eta elkarrizketak izango dira, eta baita “Berri onak Jesusen arabera” ikus-entzunezko sailaren bigarren atala ere.
Jonatan Ormaetxea bozeramailearen hitzetan, “biltzarraren helburua da itxaropen bila dabiltzan pertsonei argi izpi bat eskaintzea eta ‘adorazio’ kontzeptua sakonago ulertzen laguntzea”.
Iaz, mundu osoan 11 milioi pertsonak parte hartu zuten antzeko biltzarretan. Donostiako ekitaldia ekitaldi historikoa izango da euskara hutsean egingo den lehen kongresua izateagatik.



Deja un comentario