23 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Donostiako taxiak batezbesteko %2a igoko dira 2019 urtean

Imagen de una empresa de taxis en Donostia. Foto: Taxidonosti
13 Nov.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Tarifa berriak hirian zerbitzu ematen duten bi taxi-elkarteekin adostu dira. Aldatuko ez diren bakarrak gutxieneko tarifak izango dira

Ibilitako kilometroaren eta itxaron orduaren gaineko taxien tarifak %2 handituko dira batezbesteko hurrengo urtean, Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu duenez. Eneko Goia alkateak esan duen bezala, aldaketa hauek “hirian zerbitzu ematen duten bi taxi-elkarteekin adostuta daude”. Aldatuko ez direnak gutxieneko tarifak izango dira.

2019rako prezioak hauek dira: astegunetan 7.00tik 22.00ra ibilitako kilometro bakoitzeko 0,72euro, eta itxaron ordu bakoitzeko 21,02 euro ordainduko dira; astegunetan 22.00tik 7.00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan kilometro bakoitzeko 1,12 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 28,03 euro ordainduko dira; eta ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22.00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7.00ra kilometro bakoitzeko 1,16 euro eta itxaron ordu bakoitzeko 29,01 euro ordainduko dira. 

Gutxieneko tarifa, bere aldetik, mantenduko da: 5,32 euro astegunetan 7.00tik 22.00ra; astegunetan 22.00tik 7.00ra eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 6,18 euro; eta  6,19 euro ostiraletan, larunbatetan eta jai bezperetan 22.00tik hurrengo larunbateko, igandeko edo jaieguneko 7.00ra arte.

Kasu guztietan, gutxieneko tarifan sartuko dira lehendabiziko bost minutuak edo 1.600 metroak.

Escribir comentario