28 de febrero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Diputación de Gipuzkoa y Deusto refuerzan sus líneas de colaboración
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa

Donostiako Udalak Planetaren Orduan hartuko du parte bihar berriro

Donostiako Udalak badaki ekimen honetan parte hartzea zer den. Irudia: Santiago Farizano.
29 Mar.19
Por: C. F. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Honen asmoa klima aldaketari buruzko kontzientziazioa sustatzea da; Ane Oyarbide Ingurumen zinegotziak herritarrak animatzen ditu etxebizitzetako argiak ere 20.30tik 21.30ra itzaltzera

Planetaren Ordua mundu osoan egiten den ekitaldi bat da, eta World Wide Fund for Nature (WWF) erakundeak sustatzen du. Urtero egiten da, martxoan, eta nahita argiak itzaltzean datza; administrazioei, etxeei eta enpresei argiak eta bestelako tresna elektrikoak ordubetez itzaltzeko eskatzen dizkiete antolatzaileek. Ekintza sinboliko honen bidez, gizartea kontzientziatu nahi dute klima aldaketa antropogenikoaren aurka.

Berriro ere, Donostiako Udalak parte hartuko du ekimen honetan. Oraingoan, bihar martxoaren 30eko 20.30tik 21.30ra izango da itzalaldia. Ordubetez, besteak beste, argiak itzalita egongo dira Udaletxean, badian, uhartean, Urgullen, Miramar jauregian nahiz Artzain Ona, Santa Maria, San Bizente, San Telmo eta Katalunia plazako San Inazio elizetan. Ane Oyarbide Ingurumen zinegotziak herritarrak animatzen ditu parte hartzera, etxebizitzetako argiak 20.30tik 21.30ra itzaliz.

Planetaren Ordua Australiako Sydney hirian asmatu zuten 2007 urtean. Gero eta udalerri gehiagok egiten dute bat ingurumena babesteko ekimenekin (milaka, mundu osoan), monumentu ezagunak itzaliz. Hala ere, diote adituek, sinboloak garrantzitsuak diren arren, borroka hau eguneroko lana da.

Escribir comentario