28 de enero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Emilio Ontiveros hablará sobre perspectivas económicas invitado por Deusto Business School
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Flysch, leyendo la historia de la tierra en Geoparkea

Donostiatruk Grosen lehen aldiz

Donostiatruk
Artxiboko irudia. Easo plaza. Argazkia: Santiago Farizano
03 Nov.20
Por: A. E. / Redacción
Tiempo de lectura: 2 minutos
Donostiatruk bigarren eskuko azoka azaroaren 7an, larunbatean, egingo da lehen aldiz Grosen

Datorren larunbatean, azaroaren 7an, Donostiatruk bigarren eskuko merkatu historikoa, Groseko Katalunia Plazan
egingo da, 10:00etatik 14:00etara.

Donostiatruk produktuei, hondakin bihurtu baino lehen, beste erabilera bat eman nahi dien merkatua da, Udaleko
Osasun eta Ingurumen Zuzendaritzak antolatua.

Gainera, jada erabiltzen ez ditugun etxeko artikuluei onura ekonomikoa ateratzeko aukera ematen die, baita
modu eskuragarrian lortzeko ere. Arropa, jostailuak, liburuak, eta abar, saltzen dituzten postuak aurkitu ahal izango dira.

Egia auzoko Km0 jatetxe begano begetarianoan bi lagunentzako bazkaria edo afaria zozkatuko da erosketaren bat egingo dutenen artean.

Osasun-krisiak prebentzio-neurri batzuk hartzea eskatzen du: postu kopurua mugatuko da; produktuak manipulatzea saihestuko da; baita arropak probatzea ere, etab. Era berean, kontuan hartu beharko da erakutsiko diren produktuak erabilita daudela, hori dela eta, erosi ondoren desinfektatu, edo berrogeialdian mantendu beharko dira erabili aurretik.

Donostiatruk egutegia 2020ko udazkenerako
Amarako Easo Plazan ez ezik, azoka Altza, Gros, Intxaurrondo eta Antiguon ere egingo da. Guztiak larunbat goizetan egingo dira ohiko ordutegian, 10:00etatik 14:00etara.
Urriak 24 – Harria Parkeko Paseoa (Altza)
Azaroak 7 – Katalunia Plaza (Gros)
Azaroak 14 – Sagastieder Plaza (Intxaurrondo)
Azaroak 21 – Easo Plaza (Amara)
Abenduak 5 – Julio Caro Baroja Plaza (Antiguo)
Abenduak 19 – Easo Plaza (Amara) Elkarteen Elkartasun Azoka

Nola parte har dezaket?
• Zuzenean interesatzen zaizkizun objektuak eros ditzakezu postuetan.
• Zure objektuak guk saltzea nahi baduzu antolatzaileen postura ekar ditzakezu goizeko 09:30k eta 10:00k bitartean. Prezioa jarri ondoren bertan utzi eta merkatua amaitzean dirua jasotzera, edo saldu ez badira objektuak hartzera, itzuli behar da. Gehienez 5 objektu utzi daitezke.
• Azokan salmenta postua jarri nahi baduzu aurrez izena eman beharko duzu. Epea zabalik egongo da astebete lehenagora arte. Izena emandako guztien artean zozketa egiten da. Merkatua egingo den asteko asteazkenean pertsona guztiei jakinaraziko zaie emaitza. Parte-hartze arauak ikusi.

Online merkatua
Donostiatruk-ek norbanakoen artean bigarren eskuko objektuen erosketa/salmenta errazteko bertsioa du sarean. Beraz, nahiago baduzu bertan iragarkia jarri eta objektuak sal ditzakezu. Bestalde, behar ez dituzun objektuak oparitu egin nahi badituzu honako web orri hau erabil dezakezu: nolotiro.org
Bestela, horiek bildu eta berrerabiliko dituen elkarte bati dei egin diezaiokezu: emaus, cáritas…

Zergatik berrerabili?
Objektuak berriro erabiliz euren balio-bizitza luzatu egiten da. Horrela, hondakin kopurua, produktuen ekoizpenak ingurumenean dituen eragin kaltegarriak, eta baliabideen kontsumoa gutxitu egiten dira. Era berean, berotegi-efektuko gasen isurketa ere murriztu egiten da. Gas horiek Lurraren berotzeari laguntzen diote, aldaketa klimatikoa indartuz. Zalantzak edo informazioa galdetzeko, mezua bidali posta elektroniko honetara: ingurumena@donostia.eus.

Escribir comentario