Eguzkik legez kanpo harrapatutako karnaba eta beste hegazti batzuren interneten bidezko lau merkaturatze kasu gertatu direla Gipuzkoan, jakinarazi dio Aldundiari, hauek ikertu ditzan, eta beharrezkoa bada, hegaztiak atzeman eta dagozkion zigorrak ezartzeko. Talde ekologistak karnabak, negu-txoriak, tarinak, txorruak eta beste hegazti fringilido batzuk harrapatzea, edota edukitzea, debekatuta dagoela gogorarazten du. Debeku hau, Europako Hegaztien Zuzendaritzari jarraikiz, orain dela urteak dago indarrean.
«Momentu hauetan, gatibu eduki daitezkeen karnaba (edo beste frigilido batzuk) bakarrak, gatibu hazi direnak dira, eta behar bezala egon behar dute erregistratuta Flora eta Fauna Basatiaren Zerbitzuan. Beraz, momentu hauetan, norbaitek karnabak saltzen (edo erosten) baditu, Aldundiari jakinarazi diogun iragarkietan egiten den bezala, legala den ekintza bat burutzen ari den zalantza gutxi egon daiteke» adierazi du taldeak jakinarazpen batean.
Nuevos cambios en la rotonda de Anoeta por los avances en las obras de la estación del topo
Se recomienda el uso del servicio de transporte público y, en caso de ser imprescindible el uso del vehículo privado,...
Seguir leyendo