24 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Eguzkik zuhaitzen aurkako “erasoaldi berri bat” leporatzen dio Donostiako Udalari

Foto: Eguzki
29 Nov.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Urbieta edo Javier Barkaiztegi bezalako kaleetan hauetako asko moztu dituela salatzen dute ekologistek, eta landaretzaren aurkako "Aste Beltz" baten aurrean gaudela diote

Eguzki talde ekologistak Donostiako Udala “Black Week edo Aste Beltza” baten erdian sartu gaituela salatu du, “hiriko zuhaiztiaren aurkako erasoaldi berri bat martxan jarri duelako”. Zehatzago esateko, “zuhaitz ugari kendu ditu zenbait kaleetan: Urbieta (27), Javier Barkaiztegi (beste 20), Mons pasealekua, Gernikako Arbolaren pasealekua…”.

Udalaren aldetik erabili den “irizpideak” atentzioa eman dio Eguzkiri, “margarita bat hostokatzea” dirudielako: “Zuhaitz bat moztu du, beste bat ez, beste bat bai, beste bat ez. Argi dago osasunaren edo seguratunaren aldetik motiborik ez dagoela”. Paisaia edota beste mota bateko irizpiderik badago, “ez dakigu”. Multzoak beste mozketa gehiago egon direla gogoratzen du: “García Lorcan, Mons-en… eta, mingarriena, Lourdes Txikin”.

Baina, taldearen ustez, harrigarriena era berean Udalak “klima-aldaketaren aurkako borrokaren estrategiarekin zerikusia daukan erakusketa bat inauguratu duela da”. Honako galdera sortzen zaio Eguzkiri: “Udaleko agintarieie inork ez al die esplikatu zuhaitzak kutsadura eta klima-aldaketaren aurka ezinbestekoak direla?”

Pastelaren “ginga”, bukatzen du Eguzkik, “Alderdi Eder aldean kokatu duten noria erraldoia izan da”, honi lekua uzteko “bi tamariz kendu ‘behar’ izan dituztelako”.

Escribir comentario