Eguzki talde ekologistaren esanetan Donostiako udaletxeak Mentxu Gal lorategian jarri nahi duen kafetegia «Amarako berdegune hori jarduera hostelero pribatu baten beharretara sakrifikatzen ariko litzateke». Ekologistek diote eraikin berria ez dela «kabitzen» eta «interes publiko baten ikuspegitik ondo ulertzen ez den jokabidea dela, Euskotreneko trenbidera abiatzeko lekua izanik».
«Udalak uste badu lorategia gauez hobeto argiztatu behar dela, zergatik ez du argiztatzen?», adierazi du Eguzkik komunikatu baten bidez. Era berean, «uste badu bertan hazten den gereziondo historikoa “balioan” jarri behar dela, egin dezala. Ezerk ez dio eragozten, orain arte ezerk eragotzi ez dion bezala».
«Komun publikoak irekitzea ere erabaki lezake, orain dela urte batzuk ixtea erabaki zuen bezala. Baina gauza hauek guztiak Udalaren beraren eskumenekoak dira, guztiz. Eta Udalak ez du zertan kafetegi-proiektu jakin baten zain egon».
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo