28 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
José María Guibert: “Las tecnologías son un medio para la educación, no un fin”
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Eklipsea: Donostian “Odolezko ilargia”z gozatzeko aukerak

27 Jul.18
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Archivado en:

Ez dirudi gaur zerua oskarbi izango denik eklipsea ikusi ahal izateko. Aukera ezberdinak daude Donostian.

Tabakalerako Prisman hitzordua 20:30etan izango da. Bere aldetik, Aranzadiko Astronomia sailak teleskopio batzuk jarriko ditu Urgull mendian eklipse hau ikusteko, hiritarrek goza dezaten, eta elkarteko kideak bertan egongo dira azalpenak ematen.

Eureka! Zientzia Museoan (planetarioan) eklipsearen fenomenoa ulertzeko bi saio antolatuko dituzte, bata euskaraz (18:30etan) eta ondoren gazteleraz (19:30etan). Sarrera doakoa da eserlekuak bete arte, eta museoan bertan eskuratu daitezke saio bakoitza hasi baino ordu bat lehenago.

Mende honetako eklipserik luzeena ikusi ahal izango da ostiral honetan ia Europa osoan, Ekialde Ertainean, Afrikan, Hego Amerikan eta Asia Zentralean, eta lau orduko iraupena izango du.

“Odolezko ilargia” edo “suzko ilargia” izenaz ezagutzen da fenomenoa, ilargia gorri geratzen baita. Lau orduz gertatuko da ilargi eklipsea, baina erabateko fasean ordubete eta 43 minutuko iraupena izango du.

Fenomeno hau Lurra, Ilargi betea eta Eguzkia lerrokatzen direnean gertatzen da, eta Ilargiak Lurrak proiektatzen duen itzalean zeharkatzen duenean. Eklipsea babesik gabe ikusi daiteke baina prismatiko edo teleskopioekin begiratzea gomendagarria da xehetasunak ikusteko.

Escribir comentario