Inicio » Idiomas » Euskera » Elkarbidean programa 2024, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak
Udako oporrak

Elkarbidean programa 2024, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak

Egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eta beharrezko teknikoak eskaintzen dira

Programaren kartela. Argazkia: elkartu

elkartuk ,  Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea, Elkarbidean programa antolatu du aurten ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuarekin lankidetzan. Programa horren helburua da desgaitasuna duten pertsonen aisialdirako eskubidea bermatzea.

Horren bidez, desgaitasun fisikoa, organikoa edo sentsoriala duten pertsonei zuzendutako hainbat bidaia-txanda eskaintzen dira. Pertsona horiek, programa honengatik ez balitz, ezingo lukete berdintasunez bidaiatu, eta, horretarako, egonaldiak, garraioa eta jarduera irisgarriak, baliabide pertsonaletara egokitutako prezioak eta beharrezko laguntza pertsonal eta teknikoak eskaintzen dira.

Bidaiak eta txandak

2024ko Elkarbidean Programak hurrengo txandak eskaintzen ditu:

ASTURIAS, ekainak 7tik 13ra

SALOU, ekainak 16tik 30era

SALOU, uztailak 6tik 20ra

GRAN CANARIA, abuztuak 17tik 26ra

CALPE, irailak 22tik urriak 6ra

Desgaitasun haundiagoa jasaten duten eta mugikortasun murriztua edota behar bereziko egoerak, adibidez diru-sarrera eskasak, etab., dituztenek lehentasuna izango dute.

2023an 5 txanda ere antolatu ziren, eta desgaitasuna zuten 66 pertsonak, 48 laguntzaile propiok eta elkartuk jarritako 22 laguntzaileek parte hartu zuten. Halaber, % 96,8k oso ontzat edo ontzat jo zuen esperientzia.

Izena eman

Programari buruzko xehetasun gehiago jakiteko (nork eman dezakeen izena, baldintzak, prezioen taula, etab.) eta izena emateko (apirilaren 26ra arte), desgaitasuna duten pertsonek elkartu-ra jo dezakete edo web orrian kontsulta dezakete (www.elkartu.org). Online izena emateko aukera dago, web orriaren beraren bitartez.


Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

## Suscríbete a la newsletter semanal de Donostitik.com

¡No enviamos spam! Lee nuestra política de privacidad para más información.