20 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

‘Elkarrekin gehiago gara’: saskibaloia, eskubaloia eta hockeya agiri bakarrarekin ikusteko aukera

Las presidentas de GBC, IDK Gipuzkoa, Bera Bera y Txuri-Urdin, en la presentación de ‘Sumando aficiones’. Foto: GBC.
14 Nov.18
Tiempo de lectura: 2 minutos
Lau klub (GBC, IDK Gipuzkoa, Bera Bera eta Txuri-Urdin) daude ekimenean. Honi esker, kirol-elkarte bakoitzeko bazkideek beste hiru taldeen bi partidutara dohainik sartzeko parada izango dute

Donostiako kirol arloko lau klub handik (IDK Gipuzkoa, Delteco GBC, Super Amara Bera Bera eta CHH Txuri-Urdin IHT) ekimen berritzailea aurkeztu dute gaur goizean, hortaz klub horien bazkideek besteen partidak dohain ikusteko aukera izango dutelarik. ‘Elkarrekin gehiago gara’ izeneko iniziatiba honen bidez, talde bateko bazkide bakoitzak beste gainontzeko taldeen bi norgehiagoka ikusteko parada izango du denboraldian zehar. Beraz, abonamendu bakar batekin, gizonezkoen eta emakumezkoen saskibaloia, emakumezkoen eskubaloia eta gizonezkoen izotz-hockeya ikusteko aukera dago, maila handiko lehiaketak gainera.

Horretarako, talde bakoitzaren web orrialdean formularioa ikusgai jarriko dute klubek, denboraldiko jardunaldia aukeratze aldera. Hasiera batean ekimen hau Ligako partidetara mugatzen bada ere, Bera Berak salbuespen partzial bat egin du hurrengo asteburuan. Beste hiru taldeen bazkideek Europako lehiaketaren igandeko partidua (12.00etan, Gascan) bertan ikusteko aukera izango dute, 10 euro ordaindu beharrean sarrerak bost eurotan izango dutelarik.

Kluben lana errazteko, lau taldeen presidenteek muga bakarra ezarri dute: norbaitek partidu zehatz bat ikusi nahi badu, sarrerak norgehiagokatik hurbilen dagoen azken asteazkenaren 13.00ak baino lehenago eska ditzala. Hala ere aste honetan, Txuri-Urdinaren asteburuko neurketa oso gertu dagoenez (larunbatean da), epea ostiralaren 10.00ak arte luzatuko da.

Aurkezpenean egondako presidenteak pozik agertu dira elkarrekin martxan jarritako ideia honekin. “Hirian nobedade garrantzitsua da. Donostian elite mailako talde ugari daude eta partidetara joateko irrikan dauden pertsonak ere daude, baina zaila da guztion abonamendua ateratzea. Klubeei lagunduko digula uste dut” azpimarratu du Nekane Arzallus, Delteco GBCko presidenteak.

Etorkizunean klub gehiago?

“Emakumezkoen kirolean bakarrik goi mailako elitean diren talde ugari ditugu Donostian”, dio bere aldetik Carmen Muguruza IDK Gipuzkoako buruzagiak. “Honek haurnasketarako beta ematen digu: teorian arazoa dena aukeran bihurtu behar dugula, alegia. Etorkizunean ere beste talde batzuk bat egin dezakete egitasmo honekin, baina ideia da kanpainak egitea zalegoak biltze aldera eta beste kirolekin gozatzeko aukera ematea. Umeek kirol ugari egiten dituzten moduan, pertsona helduak direnean kirol anitzen zaleak bihurtzea da ideia. Sarrerak kobratzea baino, zalegoak areagotzea da orain lehentasuna”.

Escribir comentario