28 de febrero de 2021
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Diputación de Gipuzkoa y Deusto refuerzan sus líneas de colaboración
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Los niños de azul y las niñas de rosa
Enpresen jarraipena

Enpresen jarraipena eskatzen duen sinadura kopurua igo da Gipuzkoan

23 Feb.21
Por: B. M. T. / Redacción
Tiempo de lectura: < 1 minuto
65 dira Gipuzkoako Bazkundera zuzendu ziren Lurraldeko enpresak, Bazkundeak kudeatzen duen enpresa transmisiorako laguntza programetako batean sartzeko eskatuz

65 dira Gipuzkoako Bazkundera zuzendu ziren Lurraldeko enpresak, Bazkundeak kudeatzen duen enpresa transmisiorako laguntza programetako batean sartzeko eskatuz, hau da, pasa den urtean baino zazpi gehiago. Bestalde, eta hau ere Bazkundearen datuen arabera, Gipuzkoak 463 enpresa galdu zituen, bertako enpresa guztien %2,3-a. Pandemiak sortutako zailtasunak dira, zalantzarik gabe, galera horren arrazoi nagusia.

Enpresa transmisioari begira jarriz, ETEak eta mikroETEak dira, jarraipena modu ordenatu batean emateko asmoz, Gipuzkoako Bazkundera hurbiltzen diren enpresak.

Enpresa hauek gehienetan txikizkako negozioak izaten dira, baina baita zerbitzu enpresak, garraioak edo metal eraldaketa industriak ere. Enpresa horietan negozioaren jarraipena izateko arriskua ez dago bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta, jabeen edo bazkideen egoera pertsonalarekin baizik.

Zerbitzu hauek garatzeko Gipuzkoako Bazkundeak 2 programa ditu. Horietako lehena, Berriz Enpresa, bereziki txikizkako merkataritzara, ostalaritzara eta turismo sektorera dago zuzendua. Industria edo enpresa zerbitzuen enpresetaz aldiz, Jarraipena programa arduratzen da.

Escribir comentario