Bihar asteartea, hilak 27an, argitaratuko da eskaintza publikoa deitzeko agindua EAEko Aldizkari Ofizialean eta, guztira, 1.511 lanpostu eskainiko dira deialdi horretan,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) eta Lanbide Heziketako (LH) lan eskaintza publikoan. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak asteazkenean, otsailaren 28an, zabalduko du izena emateko epea eta martxoaren 19ra arte egongo da zabalik.
Bi oposizioek bi proba izango dituzte. Lehen azterketa ekainaren 21ean izango dute LHko irakasleek, eta bi egun beranduago, ekainaren 23an, DBHkoek. Hala, nahi izanez gero, izangaiak bi probetara aurkeztu ahal izango dira.
Hautatze prozesuaren informazio gehigarria aurkitu daiteke Hezkuntza sailaren webgunean, ondorengo estekan: https://goo.gl/T1C8PQ
Diputación da luz verde a la construcción de la nueva residencia Arbes de Irun
El centro estará operativo en 2026 y contará con 130 plazas para mayores y 26 para personas con discapacidad
Seguir leyendo