23 de septiembre de 2020
Facebook
Twitter
Instagram
TODA LA INFORMACIÓN Y AGENDA DE DONOSTI
PORTADA / ENTREVISTAS / REPORTAJES / ESPECIALES / GALERÍAS DE FOTOS
INF. GENERAL . DEPORTES . CULTURA . TURISMO . GASTRONOMÍA . SUCESOS . EL TIEMPO . AGENDA
BLOGS: MODA / MÚSICA / CULTURA VASCA
Logo
## Agenda
VER TODOS LOS EVENTOS
TODAS LAS NOTICIAS
Deustuko Unibertsitateak ongietorria egin die 1. mailako 2.000 ikasle berriei
## DonostiTxikia
TODAS LAS NOTICIAS
Recordando a Ken Robinson
## Lo + visto
DE LA SEMANA

Erresidentziak: “Sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”

Irudia: A.E.
31 Ene.19
Tiempo de lectura: < 1 minuto
Langileen eta patronalen arteko negoziazioek ez dute fruiturik eman, eta horregatik, ELAren deialdia jarraituz, gaur konzentrazioa eta manifestazioa egin dituzte, Aldundiaren bitartekaritza aldarrikatuz; 19 eguneko greba mantentzen dute, otsailaren 20an hasiko dena

Denborak aurrera egiten du eta, patronalarekin dauden negoziazioan pausorik ez daudenez, Gipuzkoako erresidentzietako langileak dira mugitzen direnak. Gaur konzentrazio bat antolatu dute Gipuzkoa Enparantzan, foru jauregiaren aurrean, eta manifestazio bat segidan. Izan ere, Aldunditik dator sektorearen diruaren %90a, baina ELAren ustez (sektorearen gehiengo sindikala, hain zuzen) erakunde horrek ez du ezer egin desblokeoaren mesederako.

“Bada ordua Aldundiak urrats sendoak emateko”, dio ELAko gizarte eta osasun alorreko arduraduna den Janire Diazek. Horregatik ere, manifestariek orain dela zenbait egun egindako iragarpena errepikatuko dute: 19 eguneko greba berria hasiko dute otsailaren 20tik martxoaren 10ra arte. Gogora dezagun pasa zen urtean ere 16 eguneko greba bete zutela.

“Patronalak ez digu erantzun, ez dago aurrerapausorik”, jarraitzen du Diazek. Eta, ELAren iritziz, presioa da “bide bakarra” aldarrikapenak lortzeko, “oso garbiak” direnak, “guztiz duinak”. Horrela, borroka ez dute geldituko helburuak lortu arte. Adibidez, “ratioetan hobekuntza bat” behar dute, orain “destajuko lana” ari direlako egiten. Ordainketetan hobekuntza bat behar dute, baita 60 urte baino gehiago dituzten langileen egoeran ere.

Sektorea guztiz “feminizatuta” dago, eta martxoaren 8an ospatzen da Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna. “Baina guretzat, sektore honentzat, egunero da martxoaren 8a”.

Escribir comentario